EROSKI-K Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko du Hondakinen Prebentziorako Europako Astean enpresen kategorian

“Denon ardura da janaria alferrik ez galtzea” izeneko ekimenarekin izango da hautagai
“Fruta eta barazki itsusiak” sustapen kanpainakoa da ekintza hori, eta haren helburua da kontsumitzaileak sentsibilizatzea eta gabezia estetikoak dituzten produktuen salmenta sustatzea
Ihobek eta Elikak aukeratu dituzte hautagaiak erregistratutako 225 ekintzatatik
EROSKIk janaririk alferrik ez galtzeko konpromiso argia du, eta horretarako garatua du ‘Ez alferrik galdu’ programa
.- EROSKIk enpresen kategorian, EAE ordezkatuko du Hondakinen Prebentziorako Europako Astean; ekainean izango da sariak banatzeko zeremonia. Europan EAE ordezkatuko duten proiektu finalistak 225 ekimenen artetik aukeratutakoak dira; ekimen horiek Hondakinen Prebentziorako Europako Astera aurkeztu ziren azaroan, “Gustu ona ez da galtzen” lelopean egindako ekitaldian.
Zehazki, “Denon ardura da janaria alferrik ez galtzea” izeneko ekimenagatik izango da hautagai EROSKI. EAEko Hondakinen Prebentziorako Europako Astean, EROSKIk zenbait ekimen gauzatu zituen; horien artean, “fruta eta barazki itsusiak” sustapen kanpaina nabarmentzen da. Kanpaina horren helburua da kontsumitzaileak sentsibilizatzea eta gabezia estetikoak dituzten baina nutrizio eta segurtasun aldetik ezin hobeki dauden produktuen salmenta sustatzea. Produktu horiek prezio lehiakorragoak eskaintzen dizkiete kontsumitzaileei, pizgarri izan daitezen erosteko orduan eta ez daitezen alferrik gal.
Europako Batzordearen ekimen hori, EAEn, Ihobek koordinatzen du, eta helburutzat du erakustea administrazioek, elkarteek, ikastetxeek, pertsonek eta enpresek nolako ekimenak bultzatzen dituzte hondakinen prebentzioa eta birziklapena bultzatzeko. Ekintza horretan, Ihobek Elikaren laguntza izan du; izan ere, hondakinen galera da aurtengo ardatz nagusia.
EROSKIrekin batera, partaide izango dira: Bizkaiko Foru Aldundiak, administrazio publikoen kategorian; Bilboko Duara berrikuntza iraunkorrerako agentzia, GKE-elkarteen kategorian; Maestro Garcia Rivero eskola publikoa (Atxuriko Eskola) ikastetxeen kategorian; eta Garazi Sanchez surflaria herritarren kategorian.
EROSKI, aurrendaria elikagaiak alferrik ez galtzen
EROSKIk janaririk alferrik ez galtzeko konpromiso argia du, eta horretarako garatua du ‘Ez alferrik galdu’ programa. Programa horri esker, jateko on dagoen elikagairik ez da botatzen dendetan; aitzitik, saltokien inguruan dauden elkartasun erakundeei ematen dizkiete. 2013an, jada, aitzindaria izan zen EROSKI Espainiako banaketa kateetan janaririk alferrik ez galtzen bere hipermerkatu eta supermerkatu sare osoan.
Compartir en: