EROSKIk DANAren hondamena pairatu dutenen alde dirua biltzeko antolaturiko kanpainan, milioi erdi euro baino gehiago batzea lortu du, bezeroek egindako dohaintzari eta EROSKIk egindako ekarpen gehigarriari esker.

Urrian, DANAk eragindako euri-jasan, 200 lagunetik gora hil dira autonomia erkidego batean baino gehiagotan, eta ezin kalkulatuzko kalte materialak eragin ditu mendeko tanta hotzik makurrenean. EROSKIk larrialdiko kanpaina bat antolatu zuen orduan, bezeroek dohaintzak egiterik izan zezaten ordainlekuetatik pasatzean, nahi bezalako kopurua emanda sare komertzialeko edozein dendatan. Batutako dirua Gurutze Gorriaren bitartez helarazi zaie kaltedunei.

“Gure bezeroen elkartasuna pozgarria izan da kanpainan; beste behin erakutsi dute borondate handia dutela. Hori dela eta, EROSKIk eskerrak eman nahi dizkie, oroz gain, bere bezeroei, elkartasunera egin duen deian erakutsitako inplikazioagatik eta halako erantzuna emateagatik, baita elkartasun ekimen guztietan ematen duten babesagatik ere“, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

“Eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKIri kaltedunentzat erakutsi duen babes eta elkartasunagatik, herrialdeak zorigaitz ikaragarria jasan baitu. EROSKIrenaren moduko dohaintzei esker, ondorio larriak izan dituzten guztiei lagundu ahalko diegu”, adierazi du Jaime Gregorik, Gurutze Gorriak Enpresekiko aliantzetarako Espainian duen zuzendariak.

Hasieratik ari da EROSKI gizarte ekintza askotan, bereziki ohitura osasungarrien promozioan, kontsumitzailearen hezkuntzan, ingurumenaren defentsan eta elkartasun ekintzetan.

Compartir en: