EROSKI-k eta Gurutze Gorriak hitzarmena egin dute genero indarkeriaren biktima izan direnei laneratzen laguntzeko
Kolektibo zaurgarrien integrazio soziolaboralarekin konprometituta
Helburua da kolektibo hori lan munduan murgiltzea
Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean izenpetu dute ituna
EROSKIk eta Espainiako Gurutze Gorriak hitzarmen bat sinatu dute genero indarkeriaren biktima izan direnei laneratzen laguntzeko. Hitzarmena izenpetzeko orduan, bertan izan dira Espainiako Gurutze Gorriko enplegu arloko arduradun autonomikoa, Teresa Romero, eta EROSKIren Berdintasun Behatokiko arduraduna, Marta Carazo, A-25aren harira, hots, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.
Hitzarmenaren helburua izan da elkarrekin enplegua eskuratzeko aukera txikiak dituztenen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, batez ere genero indarkeriaren biktima izan direnena, eta, hala, aldaketak piztea lan merkatu zintzoago eta berdinzaleago baterantz. Era berean, bi erakundeek sentsibilizazio sozialeko kanpainak eta mezuak zabalduko dituzte.
“Beti da plazera EROSKIren moduko enpresa konprometitu eta dinamiko garrantzitsuekin aritzea, Gurutze Gorriarekin hala lerrokatuta lor baitaiteke ataka zailean diren guztiei laneratzen laguntzea. Izan ere, enpleguak laguntzen die pertsona horiei guztiz gizarteratzen”, azpimarratu du Espainiako Gurutze Gorriko enplegu arloko arduradun autonomikoak, Teresa Romerok.
“Hitzarmen hau izenpetuta, beste pauso bat emango dugu genero indarkeriaren biktima diren emakumeei lan munduan sartzen laguntzeko eta gure taldean integratzeko, ziur baikaude horrek balioko diela suspertzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Gizarte zintzoago eta solidarioago baterantz era efektiboan joaten laguntzeko bideratuta dago, konpromiso hori jasota baitago gure balio korporatiboetan gure sorburutik”, azaldu du EROSKIren Berdintasun Behatokiko arduradunak, Marta Carazok.
EROSKIk 2005etik du Berdintasun Behatokia. Behatoki hori berdintasun printzipioa erakunde guztian betetzen dela zaintzeko tresna da, eta 2023an 18 urte bete zituen. 2023an, EROSKI Taldeak, bere Berdintasun Plana onarturik, Berdintasun Batzorde bat sortu zuen bera osatzen duten sozietate guztientzat.
Compartir en: