• EROSKIren EAEko eta Nafarroako denda sareak eskura ditu Euskaraldiaren banderak; hortik biltzen den diru guztia Euskaltzaleen Topagunerako izango da, Euskaraldia bultzatzen duen erakunderako

  • EROSKIk konpromiso sendoa eta iraunkorra du euskararekin, eta haren ezagutza eta hedapena sustatzen ditu

  • EROSKI aitzindaria izan zen bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da gaur egun ere

EROSKIk eta EUSKARALDIAk lankidetza hitzarmen bat egin dute, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez euskararen erabilera sustatzen duen ekimen hau bultzatzeko.

Atxikimendu horren bitartez, EROSKIk Euskaraldiarekin duen konpromisoa berritu du, eta euskararen normalizazioaren hirugarren ekimenera atxiki da, zeina azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango baita.

EROSKIren EAEko eta Nafarroako denda sarean, Euskaraldiko banderatxoak izango dira. Antolatzaileek jendea animatzen dute bandera horiekin “kaleak, balkoiak eta eskaparateak apaintzera, hizkuntzarenganako atxikimendua eta aldekotasuna agertzeko“, azaldu du Euskaraldia bultzatzen duen Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak Kike Amonarrizek. Produktuaren salmentarekin bildutako dirua osorik joango da antolatzaileentzat.

EROSKIk konpromiso sendoa eta jarraitua izan du euskararen zabalpenean. Kooperatiba fundatu zeneko aktan, euskararen koofizialtasuna jasotzen da, eta hala bultzatu izan dugu bai langileok eta bai kontsumitzaileek arlo guztietan. Era berean, zenbait ekimen garatu ditugu bezeroekin, langileekin eta hornitzaileekin dugun harremanean euskara normalizatzearen alde“, esan du EROSKIko zuzendari sozialak, Iñigo Eizaguirrek.

 Euskararen sustapena eta zabalkundea

EROSKIk ekimenak eta proiektuak lantzen ditu —hala nola Euskara Plana—, ingurune elebidunak lortu eta euskararen erabilera erakunde barnean handitzeko. Kooperatiba aitzindaria izan zen bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da gaur egun ere.

Partaidetza indibidualaz gain, aurten, Euskaraldiak berriz proposatuko du ariketa taldean ere egitea. Ariguneekin gauzatzen da hautu hori. Ariguneak, izenak dioen bezala, euskaraz lasai aritzeko guneak dira: enpresetan, elkarteetan, taldeetan, erakundeetan eta abarretan euskara erabiltzeko gune erosoak ahalbideratzeko. EROSKIk bat baino gehiago eratu ditu bere dendetan, plataformetan eta egoitzan, langile bazkideek beren borondatez ekimenarekin bat egiteko modua izan dezaten, eta lan eremuan ere ariketa masiboa burutzeko aukera izan dezaten.

Era berean, EROSKIk aspaldiko urteetan laguntzen du Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, euskara sustatzearen arloan egutegian seinalatuena izaten den ferian. Hala, Gerediaga Elkarte antolatzailearekin, iaz, bost urterako hitzarmena sinatu zuen. Ildo berean, hezkuntzaren sektorean euskara sustatzen duten jarduera nagusiekin kolaboratzen du lurraldez lurralde (Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez).

Compartir en: