• Komenentziako supermerkatuak dira, zeinetan kontsumitzaileak ordutegi zabal bat baitu urteko egun guztietan

  • EROSKIk eta AVIAk sendotu egin dute EROSKI RAPID izeneko supermerkatu frankiziatuak hedatzeko hitzarmena

EROSKIk frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du gaur RAPID izenarekin, AVIAk Olaberriko Yurre auzoan duen zerbitzugunean. EROSKIren formatu komertzialetan berriena da RAPID, eta oso eredu komertzial lehiakorra da. Denda txiki batzuk dira, oso biztanleria dentsitate handia duten eremu urbano eta turistikoetan kokatuak.

Dendak 65 metro koadroko salmenta aretoa du, eta kontsumitzaileek 700 erreferentzia ere aurki ditzakete, baita labe propioa ere ogi eta opil erre berriak izateko eta kafea hartzeko gune bat. Horrez gain, janaritan, edaritan, drogeriatan eta lurrinetan, ekoizle liderren markak ez ezik EROSKIren marka propiokoak ere baditu. Olaberriko AVIA gasolindegiak urteko 365 egunetan irekitzen du, astelehenetik igandera, 06:00etatik 22:00etara.

AVIA Clubeko bazkideek klubeko abantailak izango dituzte Olaberriko zerbitzugunean erostean; hala, %2ko deskontua izango dute ibilgailua hornitzean, eta %5ekoa Rapid dendan, hurrengo aldiko erosketan edo horniketan deskontatuko dena.

EROSKIk eta AVIAk beren hitzarmena sendotu dute

EROSKIk eta AVIAk sendotu egin dute hitzarmena, eta EROSKI RAPID izeneko frankizia supermerkatuak hedatzen jarraituko dute AVIA petriolio operadorearen zerbitzuguneetan, hitzarmen hau martxan jarri zenetik igaro diren bi urteetan balantzea aski positiboa izan baita. Bi enpresak lankidetzan hasi zirenetik, hogei RAPID denda ireki dituzte AVIAren zerbitzuguneetan herrialde osoan.

Hitzarmen honek EROSKI RAPID komenentziako denden eredua hedatzen lagunduko du. Dagoeneko, berrogeita hamar dendatara hurbildu da. Hala, apustu egiten jarraitzen du komenentziaren eta erosketa laster, erraz eta bultzadazkoaren arloko merkatu aukera honen alde.

 

AVIAri buruz

AVIA da Espainian petrolio operadore nagusietako bat: ia 200 zerbitzugune ditu, eta gasolioa banatzeko 35 biltegiko sarea, gasolioaren azken kontsumitzailea hornitzen duena, hala nola nekazaritzarako, automoziorako, industriarako eta berokuntzarako, ia-ia geografia osoa hornitzen duelarik. Horrez gain, AVIAk lubrikatzaileak saltzen ditu automoziorako eta industriarako, eta beste energia mota batzuk, hala nola biomasa eta bioerregaiak (PGL petrolio gas likidotua eta GGN garraiorako gas naturala). AVIA ez dago soilik Espainiako merkatuan; Europako marka ere bada joan deneko 80 urtean, eta 3.000 zerbitzugune bultzatzen ditu hamabost herrialdetan, denak ere operadore independenteak.

Orain, bezeroei are eta zerbitzu bikainagoa eta hobeagoa emateko apustua indartu egin du EROSKIren Rapid komenentziako supermerkatuetako eredu berritzailea gaineratuta.

EROSKIri buruz

Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan (Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan), %12tik gorako kuotarekin horko merkatuan. 1.646 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry-ak eta bere online supermerkatua; eta, horretaz gain, gasolindegiak eta kirol ekipamendurako dendak. Era berean, sei milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile baino gehiago.

Compartir en: