Adinekoen fundazio bat da Aspaldiko, eta EROSKIk 50.000 maskara inguru eman dizkio biztanleria sektore ahul hori zaintzeko; izan ere, osasuna babesteko eta kutsadurarik ez gertatzeko material horren premia handia zuten. Bizkaiko Caritasek sortua da fundazioa, eta haren egoitzara eraman dute materiala.

Aurpegiko maskara hori EROSKIren MO ehun markarekin eginda dago, eta geruza bat baino gehiago ditu; gainera, urari sartzea eragozten dion tratamendu bat du, eta horrekin bakterioak eta birusa neutraliza ditzake maskararekin kontaktuan jartzean.

“Oso eskertuta gaude EROSKIrekin, elkartasun erakustaldi hau dela medio. Dohaintza honek babes handia emango digu eguneroko lanerako, adingabeak ez daitezen kutsatu urte sasoi honetan”, esan du Aspaldiko fundazioko gerenteak, Ladislao Arriolak.

“EROSKI eta proiektu hau osatzen dugun guztiok konturatzen gara kolektibo horren zaurgarritasunaz, eta dohaintza honekin gure aletxoa jarri nahi izan diogu fundazioak daraman proiektu handiari”, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Compartir en: