EROSKI-k 494 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin dizkie eae-ko hornitzaile komertzialei 2024an
Tokiko ekoizpenaren aldeko konpromisoa indartu du

EAEko 365 hornitzaile komertzialekin lan egiten du, eta 8.000 produktu inguru merkaturatzen dizkie.
EROSKIk lehen sektorearen iraunkortasunean laguntzen du, eta hitzarmenak ditu EAEn nekazaritzako elikagaien arloan diharduten elkarte ugarirekin
Igoerarik handienak produktu hauetan izan dira: barazkiak, patata, behi haragia, haragi ekoizpenak, gaztak eta plater prestatuak
EROSKIk 494 milioi euro baino gehiago erabili zituen EAEko hornitzaile komertzialei tokiko produktuak erosteko 2024an. EROSKIk EAEko 365 hornitzaile komertzialekin lan egiten du, eta haien 8.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. Produktuok toki nabarmenduak dituzte dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek.
Era berean, EROSKIk apustu egiten du tokiko hornitzaileekin lankidetza estutzearen alde. Horri esker, luzerako hitzarmenak lortu ahal ditu, eta, horrela, eskualdeko garapen agroalimentario eta sozioekonomikoari lagundu.
EAEn iaz erositako tokiko produktuei dagokienez, igoerarik handienak barazkietan eta patatan izan ziren (%6 baino gehiago), batez ere udako hilabeteetan, EROSKI Natur Eusko Label markako barazkien edo Euskal Baserri patataren kanpainei esker.
Horien ondoren, behi haragiaren eta haragi ekoizpenen erosketak datoz, %8 handitu direnak. Kategoria batean baino gehiagotan sakabanatuta daude; izan ere, EROSKIk Euskal Okela behi haragia eta Eusko Label markako elaboratuak saltzen ditu HAZIrekin lankidetzan.
Nabarmentzekoa da, era berean, nola igo diren %10 baino gehiago gazten erosketak. EROSKIk Euskal Gaztak proiektuaren alde egiten du, zeinaren helburua baita Eusko Labela duten Euskal Herriko gazta aldaera autoktonoak berreskuratzea, eta, aspaldiko urteetan, hitzarmena egina du Idiazabal jatorri izenarekin.
Azkenik, dauden kontsumo ohitura berriak ikusirik, nabarmendu egiten dira indarra hartzen ari diren kategoria batzuk, hala nola esne freskoa, %12 igo dena, eta sukaldaritzako soluzioak, %14 igo direnak.
“Urtero indartzen dugu tokian tokiko ekoizleen aldeko apustua. Hori ikus daiteke, euskal ekoizleei egindako erosketak handituz doazelako. Gaur egun, hurbileko produktuen eta sasoiko freskoen eskaintza zabala bihurtu da gure denden bereizgarririk printzipalenetakoa. Horretaz gain, aurrezpenaren alde apustu egin dugu. eta gure prezioen lehia hobetu, bai eta bultzada eman ere gero eta pertsonalagoak diren sustapenei“, esan du EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.
Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin
EROSKIk lankidetza hitzarmen bat du Eusko Jaurlaritzarekin nekazaritzako elikagaien industria indartu eta garatzeko hiru lurraldeetan. Bi erakundeek 2022ko maiatzean sinaturiko bigarren hitzarmena da. Horren bitartez, EROSKIk konpromisoa hartzen du tokiko produktua sustatu eta bultzatzeko, eta gainera martxan jarri du, tokiko ekoizleen kolektiboari lagun egiteko programa: horren helburua da ekoizpen iraunkorragoa lortzea eta produktuen elikagai kalitatea ziurtatzea.
EROSKI lankidetzan da BIKAINAK elkartearekin ere —euskal enpresa talde bat, apustu egiten duena EUSKO LABEL, AGB eta jatorri izeneko berme zigiluak dituzten produktuen alde—, nola eta Bertako Txokoa izeneko altzari espezifikoa instalatuta EAEn duen denda sarearen zati batean. Horretaz gainera, planean, jasota datoz bezeroentzako sustapen kanpainak, dastatzeak eta ekitaldiak.
2022tik, berriz, EROSKIk tresna bat du EAEko nekazaritzako elikagaien ekoizleen zerbitzura: Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programa. Ekimen horrek zerbitzu ematen die nekazaritzako elikagaien arloan diharduten ekoizle txikiei, eta helburu du enpresei lagun egitea beren zereginetan, bai ingurumenaren arloan, bai arlo sozialean eta bai gobernu korporatiboan. Horrekin, EROSKIk erraztasunak ematen dizkie egokitu egin daitezen arau betebehar berrietara eta kontsumitzaileek iraunkortasunaren arloan egiten dituzten eskari gero eta handiagoetara. Alde horretatik, EROSKIk Basque Food Clusterrekin lan egiten du prestakuntza ekintzak gauzatzeko. Gaur egun, EROSKIk 100 partaidetik gora ditu EAEn programa horretan.
Compartir en: