• Urtarrilaren 31n ordainduko zaie Mendeko Finantza Ekarpenen jabeei, eta otsailaren 1ean, berriz, Mendeko Obligazioen jabeei

  • 2002an MFEetan inbertitu zuenak bere inbertsioaren %90 jaso du interesetan, eta %99, Mendeko Obligazioekin trukatu bazuen

  • Aurtengo urteko interesak %6,368an gelditu dira finkatuta 2002an eta 2004an jaulkitako MFEetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %5,868an 2007ko jaulkipenerako

EROSKIk urtarrilaren 31an abonatuko ditu, asteartearekin, Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %2,541eko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %2,041etan 2007korako. Otsailak 1ean, era berean, EROSKIk Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %2,541eko tasan. Guztira, 11,7 milioi euro abonatuko dizkie EROSKIk interesetan inbertsio tituluak dituztenei.

EROSKIk MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 423 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.

Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %90 jaso du interesetan, eta %99 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %77 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %86; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %52 jaso du, edo %61, trukea egin bazuen.

2023. urterako, interes tasa %6,368an geldituko da (%3,368 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %5,868an (%3,368 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.

Compartir en: