EROSKI Fundazioak “Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa” berritua atera du

Edukiak ikastetxeei eta familiei zuzenduta daude
EROSKIren Heziketa Programak 2022-2023ko ikasturtean berriz lortu du COVID-19aren pandemiaren aurreko parte hartzaile kopurua izatea: 196.278 ikaslek eta 2.145 ikastetxek hartu dute parte
Joan den ikasturtean, Gizarte Eskubideen Ministerioak eta 2030 Agendak finantzatu zuten
EROSKI Fundazioaren Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programak aitortza ugari jaso ditu: besteak beste, Haur Komunikazioaren Nazioarteko Jaialdiaren “El Chupete” saria eta Osasun eta Kontsumo Ministerioak ematen duen NAOS saria
EROSKI Fundazioak, Elikadura Eskolaren bitartez, martxan jarri du egun hauetan 2023-2024ko ikasturterako Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko XII. Heziketa programa. Heziketa Programan parte hartzeko interesa duten ikastetxeek izena eman dezakete www.escueladealimentacion.es/eu webgunean.
Oraingo edukiak Espainiako ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako (6-12 urte) eta haur hezkuntzako (3-6 urte) ikasleei zuzenduta daude, eta hauxe du helburu: ikasleei formakuntza ematea elikadura orekatuaren oinarriei buruz, ohitura osasungarriei buruz, bertako produktuei buruz, munduko hainbat kulturatako dietei buruz eta planetaren jasangarritasunari buruz. Irakasleentzat material didaktikoa eskaintzeaz gain, interakzio jolasak ditu, erronkekin eta sariekin, elikadura orekatua sustatzeko. Maila bat baino gehiago daude, zailtasunaren arabera adin tarte hauetara egokituta: 6-8 urte, 8-10 urte eta 10-12 urte. Bai ikastetxeek eta bai familiek eskura izango dituzte formatu digitalean ipuinak, jarduera esperimentalak eta sentsorialak, ikasgelarako jokoak eta familian jokatzeko modukoak, eta maila bakoitzerako berariaz diseinaturiko komikiak.
Irakasleek eta ikasleek EROSKIren dendetan egiten diren tailerrak estimatzen dituzte gehien; izan ere, erosketa osasungarri bat arduraz egiten erakusten zaie haurrei, eta errezeta errazak, dibertigarriak eta osasungarriak egiten ere bai. Horietako batzuk, Ikasgelako Chefa Tailerrak zehazki, Basque Culinary Center erakundearekin batera ematen dira. Gainera, Unicef WWF eta Bihotzaren Espainiako Fundazioa EROSKIren Elikadura Eskolaren kolaboratzaileak izan dira 12 urte hauetan, eta programako edukien zati bat zehazten lagundu dute.
Programa hau EROSKIren Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko Konpromisoen barruan sartuta dago, haurren gizentasunari aurre egitea baitu helburu, eta hainbat diziplinatako zientzialarien batzorde batek osatu du: medikuek eta pediatrek, nutrizionistek eta dietistek, psikopedagogoek eta pedagogoek. “2012an programa hasi genuenetik ia bi milioi ikasle trebatu ditugu, eta espero dugu aurten 2 milioiak gainditzea. Haurrak eta haien ingurukoak elikadura orekatua eta ohitura osasungarriak egitearen garrantziaz jabetzea da gure helburua, eta haurren gizentasuna geldiaraztea, gora eta gora ari baita etengabe“, adierazi du Alejandro Martínez Berriochoa EROSKI Fundazioko zuzendariak.
2022/2023ko Ikasturteko Balantzea
EROSKIren Heziketa Programak lortu zuen 2022/2023ko ikasturtean COVID-19aren pandemiaren aurreko parte-hartze datuak berreskuratzea: 195.278 ikaslek eta 2.145 ikastetxek hartu zuten parte. Horrek esan nahi du lehen hezkuntzako ikastetxeen herenak eta ikasleen %20k hartu dutela parte Espainia iparraldeko autonomia erkidegoetan; inguru horretan du eraginik handiena Programak. 2012tik, 1,8 milioi haur baino gehiago trebatu ditugu elikadura eta ohitura osasungarri eta arduratsuen arloan.
2022-2023ko ikasturtean Gizarte Eskubideen Ministerioak eta 2030 Agendak finantzatu dute Programa, eta berriz heldu zaie EROSKIren dendetan egiten diren elikadura osasungarriari buruzko tailerrei, eten egin baitziren COVID-19aren pandemiak iraun bitartean. Hala, guztira 395 tailer egin dira, eta 9.000 ikasle inguruk hartu dute parte. Tailer horietatik 56 Ikasgelako Chefa Tailerrak izan dira. Basque Culinary Center erakundearekin elkarlanean antolatzen ditugu tailer horiek, eta lehen hezkuntzako 1.148 ikaslek hartu dute parte.
Gainera, 2022-2023ko ikasturtean ekitaldi publikoetan elikadura osasungarria sustatzeko tailerrak antolatu dira, familiei zuzenduta, eta 4.000 haur inguruk hartu dute parte.
Aitortza ohitura osasungarriak sustatzeagatik
EROSKI Fundazioak elikadura osasungarriagoa sustatzeko sortu duen heziketa programak aitortza ugari izan ditu. Besteak beste, Haur Komunikazioaren Nazioarteko Jaialdiak ematen duen “El Chupete” saria, adingabeekin landutako komunikazioagatik; Osasun eta Kontsumo Ministerioak ematen duen NAOS saria, kontsumitzaileen osasunaren alde eta ohitura osasungarriak sustatzeko egindako ekarpenagatik; Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Gosasun Zigilua; Herritarren Saria Osasunaren eta Bizi Kalitatearen arloan; Nutrizioaren Kataluniako Zentroaren Saria, eta OCARE Saria, “GEKeko Komunikazio Kanpainarik onena gizarte zibilarekin”.
Compartir en: