EROSKIk Alberto Cañas izendatu du EROSKI Frankizien zuzendari berri, orain arteko zuzendaria, Enrique Martinez Sanz, hil egin baita aurten.
Alberto Cañas 1967an jaio zen, Leonen, eta ibilbide profesional sendoa izan du EROSKI Taldean 1997an sartu zenetik. Orduz gero, eginkizun ugari izan ditu konpainiaren Gizarte arloan zein Sare Komertzialarenean. 2020tik gaur arte, CAPRABOko pertsonen arloko zuzendari izan da.
EROSKIren frankizia arloko zuzendaritza harturik, Cañasek lehentasuntzat du Zurekin eredu komertzial berria hedatzea supermerkatu frankiziatuetan, eta espezializazioa areagotzea sasoiko freskoetan eta tokian tokiko elikagai ekoizpenetan; horiekin batera, bezeroarenganako arretari izaera pertsonalagoa eman nahi dio. “Kargu hau erronka profesional handia da niretzat. EROSKIren printzipioekin bat egiten dut, langile eta kontsumitzaile kooperatiba bat baikara, eta horrek desberdin egiten gaituzten balio propioak ematen dizkigu. Irmo egiten dugu merkatuari bestelako frankizia eredu bat ematearen aldeko apustua. Aholkularitza komertziala eta laguntza etengabea urte osoan, gehienbat horiek balioesten dituzte gure frankiziek, eta horrexek bereizten gaitu“, nabarmendu du EROSKI frankizien zuzendari berriak.
EROSKI 600 frankizietara heldu da
EROSKI 600 saltoki frankiziatutara iritsi da; horietatik erdiak joan deneko bost urtean abiaraziak. Urteko lehen seihilekoan, EROSKIk 30 frankizia inauguratu ditu. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatuz, bultzada indartsua hartu du EROSKIren Zurekin eredu komertzialak, belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituenak.
Compartir en: