Eta, halaber, gizarte justu eta bateratuagoa sustatzeko programa solidario bat garatzen du.

EROSKIn, urteko mozkinen % 10 gizarteari itzultzen diogu, gizartearentzat eta hiritarrentzat interesekoak diren era askotako jardueren bidez. EROSKIk 1997n sortutako EROSKI Fundazioak kudeatzen du inbertsioaren parte bat.

EROSKI Fundazioak helburu hauek ditu:

Patronatu gorenak Fundazioaren jarduerak kudeatzen ditu aintzat hartuta irizpide hauek: onuradunekiko diskriminaziorik eza eta inpartzialtasuna, independentzia, eraginkortasuna eta erantzukizuna helburuen betearazpenean. Hori horrela, berezko iniziatibaz jarduten du ,edo erakundeekin, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin, elkarteekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzarako hitzarmenak ezartzearen bidez.

  • Kontsumitzaileak sustatzea eta defendatzea, eta, bereziki, kontsumitzeari prestakuntza eta informazioa ematea.
  • Kooperatiben arteko harremanak sustatzea.
  • Hezkuntza, kultura eta lanbidea sustatzea, bereziki kontsumerismoari eta ingurunearekiko konpromisoari dagokienez.
  • Elkartasuna eta laguntza-sustapena.
  • Kontsümérismoarekin, elikadurarekin, ingurumenarekin eta bizitza-ohitura osasungarriekin lotutako ikerkuntza, garapena eta berrikuntza.
EROSKI Fundazioaren Estatutoak EROSKI Fundazioari eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago

EROSKI Fundazioarekin zerikusia duten eskaerak eta kontsultak bidal ditzakezue helbide honetara: info@fundacioneroski.es, datu pertsonalak eskaerari arreta emateko eta kudeaketa egokia egiteko erabiliko ditugu.

Datuen babesari eta eskubideei buruz informazio gehiago behar baduzue, Datuak Babesteko Politika kontsultatu.