Nekazaritzako elikagaien sektorea iraunkorragoa eta lehiakorragoa izan dadin laguntzen dugu Eusko Jaurlaritzarekin batera

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin dugun lankidetza hitzarmena berritu dugu. 2013tik dugu akordio hau, eta orain beste hiru urterako izenpetu dugu. Hala, sendotu egin dugu lehendik genuen konpromisoa: EAEko nekazaritzako elikagaien industria indartzea eta garatzea.
Baterako apustu horretan, lurraldean sektorea iraunkorrago egitea, berritzea eta aberastasuna sortzea bilatzen dugu. Lehen hitzarmena egin genuenetik, lortu dugu %217 eta %133 handitzea tokiko produktuaren salmentak. Hazkundea nabarmena izan da barazkietan, haragian, gaztan eta Eusko Label produktuetan.
Kooperatiba garen aldetik, gure borondatea da EROSKIren baliabide guztiak jartzea sektorea handituz joan dadin. Hau da, balioa sortzea bi aldeentzat, ekoizten dutenentzat eta kontsumitzen dutenentzat, eta, hala, landa ingurunearekin dagoen harremana indartzea.
“Lehen hitzarmena egin genuenetik, lortu dugu %217 eta %133 handitzea tokiko produktuaren salmentak; hazkundea nabarmena izan da barazkietan, haragian, gaztan eta Eusko Label produktuetan”.
Akordioaren harira, jarraituko dugu lagun egiteko programak izaten; horrela, eragile txikiei lagunduko diegu hazten eta profesionalizatzen, eta berrikuntzan eta gobernantzan hobekuntzak sustatzen. Gaur egun, tokiko ehun ekoizle baino gehiago ari dira aktiboki parte hartzen.
Gainera, eusten diogu gure konpromisoari: dendan produktua ahalik eta ikusgarriena jartzea, kontsumitzaileek erraz identifika dezaten. Horrekin batera, jarraituko dugu harreman egonkor eta baliotsuak sorrarazten, etorkizuna iraunkorragoa izan dadin EAErako.
Hitzarmen hori oinarrizko zutabe da lurraldearen ekonomian eta kohesioan, eta, lankidetza honekin, aurrera egiten jarraituko dugu kalitatezko elikadura osasungarriago eta iraunkorrago baterantz.