Carta de Agustín Markaide
Presidente de EROSKI
Etapa berri bat hasten da, EROSKI proiektua indartzeko eta harekin batera aurrera egiteko.
2021. urtean, 2020an bezala, planak ez dira izan jarduteko gida baliagarriak. Eta badirudi 2022an ere profil hori mantenduko dela. Kudeatzaileen eta profesionalen trebetasunak elkarren segidan izandako aldaketei erantzun behar izan die, eta askotan aldaketa horiek hamabi hilabete lehenago gertatu zirenen alderantzizkoak izan dira, eta esan behar dut: EROSKIk lortutako emaitza oso positiboa izan da, bai lorpen propioetan, bai gizarteari egindako ekarpenean.
Izan ere, EROSKI garai baten amaierara iritsi da, eta beste bat hasten ari da. Ekonomia egoera etengabe finkatzen joan da, eta 2021eko ekitaldiak azken hamarkadaren emaitza gordina onenetako bat eman du. Bestalde, finantza egoerak ere hobera egin du, eta ekitaldiaren amaierako balantzeak 1.000 milioi eurotik beherako banku zorra erakusten du. Etapa berri bati ekin diogu, begirada berrituta eta jarduteko aukera gehiagorekin. Etapa honetan gure jardueraren oinarriak indartu nahi ditugu, eta irmotasunez egin nahi dugu aurrera.
2021: pandemia osteko normaltasunerantz
Elikagaien negozioarentzat, 2021a normaltasunerako bidean joan da; normaltasun bat egungo gizarteak irrikaz eskuratu nahi duena. Pandemiaren eraginpean oraindik ere, gure salmentek puntu bat baino zertxobait gehiago egin dute hobera, 2019. urtearekin alderatuta. Aurtengo ekitaldian, elikagaien txikizkako banaketa enpresek beste sektore batzuei 2020an hartu genien kuota itzuli diegu eta, beraz, merkatua murriztu dela egiaztatu dugu. Hala ere, ikusten ari ginen zenbait praktika eta joera finkatu ditugu, hala nola online kanalaren hazkundea edo tokiko produktuaren aldeko apustua.
Etorkizuna, ordea, ziurgabea da.
Europa barruan, Ukrainako gerraren hasiera trajedia bat da. Gerrak milioika pertsonari eragingo die zuzen-zuenean, eta adi egon beharko dugu beharrezkoa den arreta eta laguntza emateko. Gainera, inflaziorako joerak, gerraren aurretik nabariak zirenak jada, areagotzen ari dira, eta elikagaien balio kateko kide guztiei eta, azken batean, biztanleei eragingo die. Inflazioak kontsumitzailearengan dituen ondorioak arintzen saiatu behar dugu, gure barne prozesuetan eraginkortasuna hobetuz. Alabaina, erantzukizun bat dugu ere aurreko katebegiekin, enpresekin eta ustiapenekin. Haiek ere inflazioaren presiopean daude, eta salmenta prezioetan hura islatzeko aukera izan behar dute, beren jarduerari eutsi ahal izateko. Balio katean lortuko dugun oreka berriak jokoan dauden premia guztiei erantzun beharko die, besteak beste, herritarren beharrei, haien erosteko ahalmena mehatxupean egongo baita eta ondo egiten ez dutenen aurrean erreakzionatuko baitute.
Hedapena erritmoa hartzen ari da
Denda berrien bidez hedatzeko erritmoa aktiboagoa izaten hasi da: hamabost denda propio ireki edo handitu ditugu, eta eraberritze lanak egin ditugu 141 dendatan. Guztiak Espainiako iparraldean, hori baita lehentasunezko jarduera eremua, Galiziatik hasita Balear Uhartetaraino hedatzen den zerrenda zabala. Eta jasangarritasun estandar gorenak aplikatuta guztietan.
Horrez gain, 65 frankizia berri gehitu ditugu, eta horien artean, muturreko hurbiltasunaren formatua nabarmen igo da.
EP Corporate Group Supratuc-en bazkide gisa sartu izanak Balearretan eta Katalunian proiektuaren etorkizuna inkatzea ahalbidetzen digu, eta hori islatu egingo da merkataritza jardueran, datozen hilabetetan.
Elikadura jasangarriago eta osasungarriago baterantz
Osasuna, ingurumena eta gizarte konpromisoa, horra gure hiru ardatzak, eta horiek gabe oso zaila izango litzateke ulertzea EROSKIn enpresa nola egiten dugun.
2018. urtean gure bide orria finkatu genuenetik ingurune osasungarriago eta jasangarriago batera iristeko gure 10 konpromisoen bidez, urte bakoitza erronka bat da. Azken hamabi hilabete hauetan egiaztatu dugunez, gure bezeroen erosketa ohiturek hobera egin dute Nutri-Score etiketa sartu dugunetik. Gure produktuen nutrizioa hobetzea funtsezkoa da, ohitura osasungarriagoak bultzatzeko. Hori dela eta, gure marka propioko produktu guztietan palma gantza kendu dugu, gure elikadura hornitzaileekin izandako lankidetza ariketa bikain batean.
Dakizuenez, osasuna babestea gai nagusia izan da azken 2 urte hauetan. Errealitate horrek, ordea, ez ditu ezkutatu orain indarrez berreskuratzen ari diren beste erronka batzuk. Esate baterako, deskarbonizazioa; EROSKIk horren aldeko konpromisoa hartu du, 2050. urtean karbono isurietan neutroa izango dela berretsi baitu.
Gizarte eztabaida eta eraikuntza gure bazkide bezeroekin partekatzen dugun xedea da, eta, horren harira, EROSKIk ekarpen esplizituak egiten ditu Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko. Horrela bakarrik uler daiteke 2022ko Elkartasun Plana prestatzen eman diguten erantzuna. 12.400 bezerok baino gehiagok lagundu digute gizarte kausak aukeratzen. Aurten jarrera aktiboa izango dugu kausa horietan. Bezeroen eta EROSKIren ekarpenei esker, 13 milioi euro bideratu ditugu hainbat gizarte kausatara, desberdintasunari aurre egiteko, beharra dutenei laguntzeko eta janari xahuketa saihesteko.
EROSKIko pertsonen konpromiso itzela
EROSKIko langileek garai zaila eta zorrotza bizitu dugu. EROSKIko pertsonek kalitatez eta samurtasunez erantzun dugu gizartearen aurrean. Bezeroek erabat eskertu dute, eta harro sentitzen gara talde zoragarri honetako kide izateaz.
Gure proiektu korporatiboa indartu egin da urte hauetan: bazkide berriak sartu dira, eta datozen bost urteetan 2000 sartuko dira. Espiritu berberaz ariko dira guztiak herritarren beharren zerbitzura.
Garai berria. Lidergo berriak
Etapa berri bat hasi dugu lidergo berriekin. Rosa Carabel EROSKIko Zuzendari Nagusiari egokitu zaio etapa berria lideratzeko erantzukizuna, gure oinarriak indartzeko eta proiektuaren helburuak lortzen aurrera egiteko. Zalantzarik gabe, haren zuzendaritzapean, erakundearen arimak enpresa proiektu kooperatibo honen misioaren eta estrategiaren zerbitzura jarraituko du, proiektuaren xedea izanik kontsumitzaileen osasuna hobetzea, bai eta gure ekintzen eta balio kate osoaren jasangarritasuna ere.