Aspalditik ari gara ingurunearen ikuspegia txertatzen gure sare logistikoaren kudeaketan, ingurumenean dugun eragina ahalik eta gehiena gutxitu eta minimizatzeko. Atmosferara gas kutsatzaile gutxiago igortzeko xedez, Lean & Green plataformarekin bat egin dugu, eta hitzeman dugu gure prozesu logistikoetan %20 CO2 gutxiago igorriko dugula 5 urteren buruan, hau da, 2020rako.

2018 ekitaldian, EROSKIk jauzi kuantitatibo nabarmen bat eman du gas kutsatzaileak gutxitzeko orduan, eta, datorren urtean murrizketaren helburu globala betetzeko, dagoeneko %5,5 baino ez zaigu gelditzen. Hobekuntza hori erdiesteko neurrien artean, nabarmentzekoa da kamioiak gehiago bete ditugula; horretarako zamalanak egokitu egin behar izan ditugu plataformetan. Beste alderdi hauek ere lagundu dute helburu horretan: hornitzaileekin dugun lankidetza, ibilgailu alternatiboak eta gure flota logistikoa berritu izana gasez dabiltzan ibilgailu berriekin, hau da, citytrailerrak eta megakamioiak.

“Azaroan, LEAN & GREEN saria eman zigun AECOCek. Gure konpromisoa nabarmendu zuen, garapen eredu iraunkorraren alde dihardugulako eta berotegi efektuko emisioak neurtzeko eta gutxitzeko dagoeneko planak badituzten enpresen zerrendan buruan gaudelako”.

EROSKIn, gaur egun, azken milian, hau da, etxeko banaketan igortzen dugun gasa kalkulatzeko sistema bat prestatzen ari gara. Aurtengo beste mugarri bat hornitzaileekin lortu nahi dugu, hutsean eginiko kilometroak kendu eta betetako kamioien kopurua handitzea.

Joan den azaroan, LEAN & GREEN saria eman zigun Ekoizleen eta Banatzaileen Elkarteak (AECOC). Gure konpromisoa nabarmendu zuten, garapen eredu iraunkorraren alde dihardugulako eta berotegi efektuko emisioak neurtzeko eta gutxitzeko dagoeneko planak badituzten enpresen zerrendan buruan gaudelako.

2017an harturiko neurriei esker, ia %13 gutxitu genituen CO2 igorpenak. Ekintza printzipalen artean, nabarmentzekoak dira: plataformak berrantolatu izana Erdialdean, Hegoaldean eta Iparraldean; efizientzia hobetu izana; Freskoen eta Elikagaien ibilbideak integratu izana; eta gehien kutsatzen duten ibilgailuak flotatik kendu izana.

Gure jarduerak sorrarazten dituen berotegi efektuko gasen igorpenak gutxitzeko, zenbait ekintza lerro landu ditugu; ez dugu soilik horniketaren efektibotasuna hobetu, ibilgailuak aldatu eta gutxiago kutsatzen duen gidaritza bat landu. Alde batetik, eraikuntza iraunkorra eta ekipo efizientagoak lantzen ari gara, energia aldetik efizientagoak eta ingurumenean gutxiago eragiten dutenak; esaterako, LED argiztapena eta berotze globalean potentzial txikia edo ezdeusa duten hozte-gasen erabilera. Gainera, helburutzat hartu dugu energia berdea erostea; gaur egun gure plataformen %20tan darabilgu dagoeneko. Beste alde batetik, hondakinak kudeatzeko ereduan, ekonomia zirkularraren printzipioak darabiltzagu.