EROSKI taldeak aspalditik aplikatzen du LEAN metodologia bai prozesu industrialetan eta logistikoetan eta bai antolamenduzkoagoak diren prozesuetan, ardatza dendan jarrita. Sistema horrek bezeroa jartzen du gure kudeaketaren erdigunean, eta lan prozesuetan alferrik galtzen dena identifikatzen du. Azken batean, LEANen bidez, bezeroari balioa ematen dion horretan jarri ahal ditugu indarrak, eta gainerakoa alde batera utzi.

Besteak beste, arlo komertzialeko sailetan aplikatu dugu metodologia hori. Zehazki azaldurik, balio erantsirik ematen ez duten zeregin guztiak baztertu ditugu, eta taldeei modua eman diegu beren jakintza erakusteko —berek ezagutzen baitituzte zereginak xehetasunez— eta etengabe hobetzeko.

“LEANen bidez, bezeroari balioa ematen dion horretan jarri ahal ditugu indarrak, eta gainerakoa alde batera utzi”.

Metodologia horrek aurrerapen handiak dakarzkigu hornikuntza katean, eta horrek, era berean, gure lehiakortasuna handitzen du. Arlo komertzialari dagokionez, saltokian eta helburu jakin batzuetan jarri dugu lanaren ardatza; alde horretatik, zenbait adierazle erabili ditugu, modua ematen zigutenak lanak saltokian nolako emaitza utzi duen ebaluatzeko.

Horretaz gainera, prozesuko kide guztiak lan periodiko bat egiteko topagunea izanda, horrek errazagoa egiten du arazoei konponbidea bilatzea eta taldeak orientatzea.

“Metodologia horrek aurrerapen handiak dakarzkigu hornikuntza katean, eta horrek, era berean, gure lehiakortasuna handitzen du”.

Horren guztiaren ondorioz, taldeek bere gain dute kontrola, eta prozesurik esanguratsuenen segimendua egiten dute. Hala, zenbait adierazle bisualiza ditzakete; besteak beste, produktuak saltokietan duen ezarpena eta zenbat zerbitzatu den edo zenbat sobratu den. Bestalde, sailen leihoak edo eskaintzak saltokietan noiz ezartzen diren kontrolatzen dute; eta horrek asko hobetzen ditu denborak. Laburbildurik, arinago joka daiteke, eta, hala behar izanez gero, jarduerak garaiz zuzentzeko modua ematen du. Gainera, ezarpen zikloaren denbora laburtu dugu horri eskerrak, eta horrek gure eraginkortasuna hobetu du.