Gizartearekin dugun konpromisoa indartu dugu 25 milioi euro baino gehiago bideratuta. Horri esker, 280.000 lagun baino gehiago babestu ditugu, 332 gizarte erakunderen eta erakunde publikoren lankidetzarekin.

Gure elkartasun planak ekimen giltzarriak dakartza: elikagaien bilketa, zeinarekin 2.300 tona pasa ematen baitira dohaintzan; Zero Hondakin programa, 65 milioi otordu baino gehiago alferrik galtzea eragotzi duena; eta Elkartasun Zentimoak, 1,3 milioi euro baino gehiago bideratu dituena milioika kontsumitzaileren partaidetzari esker.

Gizarte erakundeen lankidetzan eta gure bezeroen inplikazioan oinarritzen den eredu horri esker, etengabe joan gaitezke kolektiborik ahulenei erantzuten eta kontsumoa arduratsuagoa den eredu baterantz egiten.

“Elkartasun Plan hau gure eredu kooperatiboaren parte da, eta konprometituta dago gure ingurune sozialaren garapenarekin. Planak gizarte ekintza ezartzen du gure jardueraren ardatz estruktural gisa”.

2026ari begira, jarraituko dugu partaidetza prozesu baten bidez zehaztu diren kausa sozialak bultzatzen. 6.500 lagunek baino gehiagok parte hartu dute: bezeroak, langileak eta herritarrak oro har. Bultzatutakoen artean, aipagarri dira haurtzaroa, osasuna, gizarte inklusioa eta ingurumena.

Elkartasun Plan hau gure eredu kooperatiboaren parte da, eta konprometituta dago gure ingurune sozialaren garapenarekin. Planak gizarte ekintza ezartzen du gure jardueraren ardatz estruktural gisa.