REDYSIGN
- Europeo
- Envase
REDYSIGN, haragi-produktuen ontzientzako alternatiba birziklagarri eta oinarri biologikoko baterantz.
REDYSIGN proiektuak, CBE JUk finantzatuak, helburutzat du haragi freskoarentzako bio-ontzi berritzaile bat sortzea, % 98an zuraren eratorrietatik osatua. Horretarako, hauek garatzea aurreikusten du: baliabideak erabiltzeko 12 prozesu efiziente, elikagaien kalitatea neurtzeko 2 sentsore eta birziklatze-prozesu hobetua.
REDYSIGN proiektu berria da, bioekonomia zirkularraren sektorekoa (GA zk.: 101112521) eta Joint Undertaking Circular Bio-based Europe (CBE) erakundeak finantzatua. Tecnalia Research and Innovation da proiektu horren burua. Urriaren 3an eta 4an abiarazi zen Bilbon, eta partzuergoko kide guztiek eta CBEren ordezkariak hartu zuten parte.
Baliabideak (energia, ura eta lehengaiak) modu eraginkorrean erabiltzen dituzten 12 teknologia berritzaile garatuz, proiektuak ontzi biobasatu, adimendun eta birziklagarri berri bat ekoizteari ekingo dio, haragi freskoa banatzeko gaur egun erabiltzen diren plastikozko ontziak ordezkatzeko. Izan ere, ontzi horiek birziklatzea bideraezina da gaur egun, oso konplexuak baitira. Lau urtean zehar, REDYSIGNek bitarteko produktuak garatuko ditu (erretilua, gas eta likidoen hesi-efektua egin behar duen estaldura, kuxin xurgatzailea eta filmezko estalki gardena), eta, horretarako, zuraren eratorriak erabiliko ditu ia esklusiboki (makro-, mikro- eta nanozuntz lignozelulosikoak, lignina eta azukreak). Gainera, ontziak bi sentsore izango ditu elikagaiak alferrik galtzea eragozteko: bata, usteltze-prozesuak garaiz detektatzeko, eta, bestea, banaketan eta biltegiratzean hotz-kateko etenak analizatzeko.
Halaber, birziklapenaren efizientzia hobetzeko, bi berrikuntza ezarriko ditu proiektuak. Lehenengorako, identifikazio-markatzaileak erabiliko dira, haien bidez produktu horiek, biologikoki kutsatuta egon daitezkeenez, hondakinak tratatzeko instalazioan sailkatzeko. Bigarrenaren funtsa oxidazio aurreratuko tratamenduak aplikatzea da, haien bidez ontziak desinfektatzeko, eta, aldi berean, zuntzak berreskuratzeko gerora egiten den eragiketan energia-kontsumoa murrizteko; era horretan, gainera, birziklatze-prozesua efizienteagoa izango da energiaren ikuspegitik.
Proiektua aurrera eramateko, Europako 7 herrialdetako 13 bazkidek osatutako diziplina anitzeko partzuergo bat eratu da. Bioindustrien sektoreko eragile garrantzitsuenetako batzuk biltzen ditu:: Tecnalia Research and Innovation, PackBenefit, Metgen, Eroski, Fábrica Nacional de Moneda y Timbre, Valmet Technologies, Fibenol, Mcairlaid’s Vliesstoffe, HOLOSS, VTT, RISE-PFI, Zabala Innovation eta Fenix TNT.