JakiZU!: modu jasangarrian, errazean… eta jolastuz! erosten ikasiz
- Regional
- Consumo sostenible

JakiZU! berrikuntza irekiko proiektu berria da, eta EROSKIk sustatzen du, CodeSyntaxekin eta ACEDE – H Enea Living Labekin batera, elikadura-jasangarritasuna herritar guztien eskura jartzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz – Misioak 2024 programak finantzatuta, helburu argi batekin jaio da JakiZU!: kontsumitzaileei erosketa-erabaki arduratsuagoak hartzen laguntzea, plataforma digital gamifikatu baten bidez.
Zertan datza?
Erosketa-saskia betetzeko esperientzia simulatzen duen plataforma interaktibo bat da. Erabiltzaileak produktu bat aukeratzen duen bakoitzean, tresnak berehala erakusten du aukera horrek ingurumenean eta gizartean duen eragina, eta hura hobetzeko alternatibak proposatzen ditu. Erronkek, intsigniek eta sariek ohitura jasangarriagoetarantz aurrera egitera bultzatzen duen jolas bihurtzen dute ikaskuntza. Tokiko kontsumitzaileen, adituen eta eragileen laguntzarekin diseinatu da, konponbideek Gipuzkoako benetako beharrei erantzuten dietela eta beste eremu batzuetan kopiatu ahal izango direla ziurtatzeko.
EROSKIn urteak daramatzagu lanean Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko gure 10 konpromisoekin, eta bereziki “kontsumo arduratsuaren alde” egitearekin, zeinak gure ingurumen-inpaktua murriztera, tokiko produktuari laguntzera eta bezeroari erabaki kontzienteetarako informazio argia ematera bultzatzen gaituen. JakiZU! beste urrats bat da ibilbide horretan.
Gure bezeroentzako eta gizartearentzako onurak
Onura | Nola ematen du JakiZU!-k? |
---|---|
Ingurumen-kontzientzia | Erosketa bakoitzaren aztarna berehala ikustea. |
Ikaskuntza praktikoa | Eduki pedagogikoak eta gomendio pertsonalizatuak. |
Parte-hartzea eta komunitatea | Lorpenak eta aholkuak partekatzera gonbidatzen duten erronka kolektiboak. |
Tokiko produktuari bultzada | Hurbileko eta sasoiko aukerak nabarmentzen ditu, tokiko ekonomia sustatuz. |
Egin bat erronkarekin
EROSKIn uste dugu keinu bakoitzak balio duela. JakiZU!-rekin zure erosteko modua ikastera, jolastera eta eraldatzera gonbidatzen zaitugu, zure osasuna, zure ingurunea eta guztion etorkizuna zaintzeko.