Gure mapa logistikoa berritzen ari gara beste bi plataforma moderno, eraginkor eta iraunkorrarekin. Uztailean jarriko da martxan Capraboren plataforma berria Prat de Llobregaten (Bartzelona), eta 2021eko lehen hiruhilekoan freskoen beste bat Jundizen (Araba). Hala, sendotu egingo dugu kalitaterik oneneko produktu freskoak eskaintzeko dugun konpromisoa eta horrekin batera tokiko produktuen sortarik zabalena eskaintzekoa.

EROSKI Araban eraikitzen ari den freskoen plataforma logistikoaren obrak lehen fasean daude. Bloke logistiko berria 27.400 metro koadrotik gorako partzela batean dago, Jundizko industrialdean (Gasteiz). Ia 17.600 metro koadroko eraikina da, hozteko guztiz prestatua, eta ibilgailu astunentzako hogeita hamar ahokatze gune dituena; horri esker, egunero 400 tona produktu fresko baino gehiago operatu ahalko dira.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ditugun 300 denda baino gehiago hornituko ditu Jundizko banaketa gune berriak. 20 milioi euro inbertitu dira freskoen plataforma berrian, eta 150 bat langile ariko dira hartan. Plataforma berriak gaur egun EAEn kudeatzen ditugun freskoen bi instalazio txikiago ordezkatuko ditu —Bekolarra eta Jundiz—, eta pixkanaka aldatuko dira gauzak bloke logistiko berrira.

“Instalazio berriek, modernoagoak eta eraginkorragoak izateaz gain, freskoez arduratzen diren plataformen mapa sinplifikatuko dute, eta, hala, gure dendetara iristen diren produktuei tratamendu hobea emango zaie”.

Aldi berean, datorren hilean, Capraboren plataforma logistiko berria inauguratuko dugu Prat de Llobregaten (Bartzelona). 24.600 metro koadro izango ditu, eta produktu fresko guztiaren banaketa gunea izango da. Orobat izango da enpresaren gune nagusia eta Caprabocasa on line supermerkatuaren egoitza fisikoa ere.

Proiektu honekin, Caprabo ari da betetzen zerbitzua hobetzeko plan integrala, dendak belaunaldi berrira aldatuta eta operazioetan eraginkortasuna handituta. Egitura logistiko berriak zerbitzu optimo bat emango die dendei bere diseinuari esker. Freskoa plataforma bakarrean zentralizatuta, produktua era pertsonalizatuagoan tratatu ahal da kontserbazio beharrean arabera. Horretaz gainera, dendako banaketaren arabera ordenatzen ditu hornigaiak; hortaz, lehentasuna ematen dio saltokiari, produktuak apaletan jartzeko eraginkortasuna handitzen baita hala.

“Instalazio berriak diseinatzeko orduan, aintzat hartu ditugu LEED GOLD nazioarteko ingurumen ziurtagiri ospetsuaren arauak eta baldintzak; horrekin, ziurtatuko dugu ekoefizientzia eta iraunkortasun estandar zorrotzak beteta egina dagoela eraikina”.

Hala, iparraldean ditugun instalazioen mapa berregituratuko dugu, eta horrek asko hobetuko ditu prozesuak efizientzia aldetik. Horri esker, bezeroen etorkizuneko eskariei erantzuteko prest egongo gara (irekierak, gama hazkuntzak, on line merkataritza, tokiko produktu gehiago, eta abar). “Instalazio berriek, modernoagoak eta eraginkorragoak izateaz gain, freskoez arduratzen diren plataformen mapa sinplifikatuko dute, eta, hala, gure dendetara iristen diren produktuei tratamendu hobea emango zaie. Hala, sendotu egingo dugu EROSKIn dugun espezializazioa eta konpromisoa gure dendetan kalitaterik oneneko produktu freskoak eskaintzeko, eta, horrekin batera, tokian tokiko produktuen sailik zabalena”, azaldu du EROSKIko operazio zuzendariak, Alberto Madariagak.

Produktu galkorren logistika modernizatu ez ezik, ingurumenarekin errespetu handiagoz jokatuko dute instalazioek, teknologia gaurkotuarekin hozte ganbera eraginkorragoak izango baitituzte, eta konfort eta segurtasun handiagoak emango dizkiete plataformako langileei. Instalazio berriak diseinatzeko orduan, aintzat hartu ditugu LEED GOLD nazioarteko ingurumen ziurtagiri ospetsuaren arauak eta baldintzak; hori da proiektu horien helburua, eta, lortuz gero, ziurtatuko dugu ekoefizientzia eta iraunkortasun estandar zorrotzak beteta egina dagoela eraikina.