Giltzarri diren bost kategoriatan aitortu digute kontsumitzaileek urteko komertziorik onena garela
Bost sari eman dizkigute 2026ko Urteko Merkataritza Sarietan, Espainian egiten den kontsumitzaile lehiaketarik handienean. Kontsumitzaileek Komertziorik Onenaren balorazioa eman digute produktu freskoen, hipermerkatuen, hurbileko supermerkatuen eta frankizien kategorian, eta, hirugarren urtez jarraian, Urteko Online komertziorik onenarenean. Bost kategoria eta xede bakarra: kontsumitzaileetatik gero eta hurbilago egotea, eredu iraunkor, eskuragarri eta konprometitu batekin
Aitortza hauek sendotu egiten dute elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren alde egina dugun apustua, baita hurbiltasunaren eta berrikuntzaren alde egina duguna ere. 300ndik gora frankizia aktiboren sarea dugu, eta, aldi berean, lidergoa tokiko produktuan, nekazaritzako elikagaien 2.000 hornitzaile baino gehiagorekin; online kanalaren digitalizazioa egin dugu, eta gure hipermerkatuen eraldaketan ere badihardugu. Horiek guztiek posizioa sendoa damaigute, merkatuko premia berriei erantzuteko orduan.
“Bost kategoria xede bakarrerako: kontsumitzaileetatik gero eta hurbilago egotea eredu iraunkor, eskuragarri eta konprometitu batekin”.
Egunero dihardugu lanean bai auzoetan ditugun denden gertutasunean, bai gero eta zabalagoa den ekosistema digitalean eta bai gure hipermerkatuetako produktuen sortan, xede jakin batekin: gure balio kooperatiboekin koherentea den kalitatezko erosketa esperientzia bat eskaintzea, betiere gure aldeko hautua egiten dutenen konfiantzarekin.