Eskola hasieran izaten diren kontsumo ohituren gainean egindako azterketan, esanguratsua da familiek irailean erosteko izaten duten dinamismoa. Familiek batez beste %13,3 gehiago gastatzen dute urte osoarekin alderatuta, hileko 394 eurora iristen dira. Igoera horren arrazoien artean, erositako unitate kopurua dago, %15,2 igotzen baita, eta dendetara egindako bisitak dezente sarriagoak dira (+%16,7).

Era berean, ikusten da erosketak gehiago planifikatzen dituztela gure bezeroek, eta prezioari eta sustapenei gehiago begiratzen dietela. Are gehiago, bisita kopurua %16,7 igo zen, eta horrek erakusten du familiak maizago joaten direla erosketak egitera sustapenak aprobetxatzeko.

“Familiek batez beste %13,3 gehiago gastatu zuten urte osoarekin alderatuta; horrekin batera, unitate kopuru handiagoa erosi zuten, eta sarriago etorri ziren gure dendetara”.

Azterketako emaitzen arabera, kategoria hauek izan dute igoerarik handiena: haurren arropak (+%641,4), eskolako materialak (+%152) eta teknologiak (+%36,3). Horiek eta beste batzuek (hala nola etxeko apainketa, zainketa pertsonala, snacking edo zizka-mizka eta gosariak) salmenten %37 osatzen dute. Haurren arropak, eskolako materialak eta teknologiak, igo ez ezik, elikagaien kategoriako beste erosketa batzuk ere bultzatzen dituzte, eta, horrela, saskia handitu egiten da oro har.

Familiei eginahal ekonomikoan laguntzeko, 26 milioi euro bideratzen ditugu sustapenetara. Giltzarri diren kategorietan, hala nola teknologian eta eskolako materialean, sustapenen salmentak %60 igo ziren.

Kanpaina honen arrakastari erreparatuta, ikusten da nolako garrantzia duten gure sortak eta estrategia bateratuek, kontsumitzaileek aurrezteko duten beharrari erantzuten baitiete urteko une inportanteetan.