Gure jarduerak

Zero zabor

Programa honek bermatzen du jan daitekeen elikagairik ez dela botako EROSKI dendetan, eta, horren ordez, denda bakoitzaren inguruko gizarte-elkarteei dohaintzan emango zaiela. Programa hau garatzeko Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin (FESBAL) eta bertako ehun erakunde baino gehiagorekin (Cáritas, Remar, Reto…) kolaboratzen dugu.

Gainera, ematen diren produktu fresko eta elikagai guztietan elikadura-segurtasuna bermatzen duen jarduera-protokoloa daukagu, eta gure bezeroekin freskotasunik gorena eta ontziaren aspektu ona betetzeko konpromisoari jarraikiz, gure kontsumo-lerroetatik produktu freskoak eta elikagaiak kentzen ditugu, kontsumo-baldintza perfektuetan baldin badaude ere. Elikagai freskoen kasuan, hotz-kate egokia mantentzen dela bermatzen da, eta dohaintzan hartzen duen erakundeak ere berme horiek betetzen dituela ziurtatu behar du garraioan eta instalazioetan, kontsumitua den arte.

Programak kontsumo arduratsua ere sustatu nahi du, eta, horregatik, elikagaiak ematearekin batera kontsumitzailea kontzientziatzeko hainbat informazio- eta prestakuntza-kanpaina burutzen ditugu.

2014an, EROSKIk “Urrezko galburua” jaso zuen, Elikagai Bankuaren Espainiako Federazioaren sari gorena, “Zero zabor” dohaintza-programarengatik.

Ikusi gehiago

Elikagai-bilketarako kanpainak

Urtero, Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, elikagaien bilketarako bi kanpaina garrantzitsutan parte hartzen dugu: “Kilo operazioa” eta “Elikagai-bilketa handia”.

Poltsa Solidarioa proiektua

Gure Poltsa Solidario Berrerabilgarria topatuko duzu EROSKI hipermerkatu eta EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatu guztietan. Euro bat besterik ez du balio, baina, horren gutxiren truke asko lagundu dezakegu. 2013an merkaturatu zenetik milioi bat poltsa solidario baino gehiago saldu ditugu, eta lortutako irabaziak hainbat erakunderen artean banatu ditugu: Cruz Roja, UNICEF, Oxfam Intermon, Save the Children eta WWF, besteak beste.

“Izar solidarioa” Eguberrietako kanpaina

EROSKIK 2015az geroztik Gabonetako Izar Solidarioaren kanpaina egiten du. Kontsumitzaileek eurek online bozketaren bidez erabakitzen dute irabaziak zertara bideratuko diren. Jada lau edizio egin diraeta 365.000 euro baino gehiago bideratu dira kausa solidarioetara, hainbat erakunderen bitartez, ACTUR, UNICEF, Amigos de los mayores eta EROSKI Fundazioa kasu.

Hitzarmenak eta lankidetzak

Urtero, talde ezberdinak xedetzat dituzten dozenaka erakunderekin kolaboratzen dugu: gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak, desgaitasuna duten pertsonak, minbizia duten gaixoak eta haien senideak, gaixotasun arraroak edo endekapenezkoak dituztenak, errefuxiatuak eta genero-indarkeriaren biktimak kasu. Horrez gain, tokiko ondare kulturala edo natura mantentzeko lan egiten duten erakundeekin ere kolaboratzen dugu.

UNICEF

UNICEFen xedea da bermatzea haurren eskubideak mundu osoan betetzen direla, osasunari, hezkuntzari eta babesari dagokienez. EROSKIn 10 urte baino gehiago daramatzagu UNICEFekin lankidetzan, eta, denbora horretan, hainbat kanpaina egin dira gure dendetan, batez ere Gabonetan. Horien helburua UNICEF proiektuetarako funtsak biltzea da.

CÁRITAS

Egungo testuinguru ekonomikoan, Caritas Erakundeari egindako elikagai-eskaerak areagotu egin dira. Horregatik, EROSKIn,oinarrizko beharretara sarbidea normalizatzeko helburuarekin, ez soilik asistentziazkoak, baita integratzaileak eta bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko prozesu zabalagoetan sartzen direnak ere, lehen ematen genituen paperezko kupoien ordez berriz kargatzeko txartel solidarioa ezarri dugu. Proiektu horretarako egitura emateaz gainera, ekarpen ekonomikoaere egiten diogu Caritasi.

MÉDICOS SIN FRONTERAS

Nazioarteko erakunde mediko-humanitario ezagun horrek egoera larrian dauden herriei eta hondamendietako eta gatazka armatuetako biktimei ematen die arreta, edozein arraza, erlijio edo ideologia politika dutela ere. EROSKIn urtero kolaboratzen dugu Médicos Sin Fronteras larrialdietarako funtsarekin.

EUSKADIKO ESKLEROSI ANIZKOITZA

Eugenia Epalza Fundazioa Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak urtero antolatzen du Busti zaitez kanpaina -Busti zaitez Esklerosi Anizkoitzaren alde-, Euskadiko 80 puntutan (igerilekuak eta hondartzak). Milaka dira programa solidario horretan urtez urte parte hartzen duten euskaldunak. Ekimenak helburu du, batetik, gizartea sentsibilizatzea gaixotasun sendaezin horrekin lotutako arazoen gainean, eta, bestetik, errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko funtsak lortzea.
Gu ekimenaren babesleetako bat gara.

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ELKARTEA

Gizarteko talderik zaurgarrienei begira, ekimenak gauzatu ditugu pertsona horien bizi-kalitatea eta -baldintzak hobetzea eta horiek behar bezala gizarteratzea lortu nahi duten erakundeekin, hala nola ONCE, Down España, Fekoor (Ezgaitasuna duten Pertsonen Bizkaiko Federazioa) eta COCEMFE (Ezgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa).