2017an, proiektu bat abiatu genuen, hornitzaileen atari digital bat eratzeko; asmoa zen horri esker zuekin sarean partekatzea efizientzia logistikoaren eta lankidetza eskariaren arloan giltzarrizkoak diren adierazleak.

Gaur egun, azken fasean gaude, hau da, ataria sortzeko fasean. Orain arte egindako lan guztiak dagoeneko modua ematen digu tresna horrek bai EROSKIri eta bai zuei nolako abantaila ugariak ekarriko dizkizuen sumatzeko: informazioaren zentralizazioa eta kuantifikazioa, helburuen araberako kudeaketa, adierazleen eboluzioa…

“Tresna berri hau mugarria da gure lankidetzaren arloan, zalantzarik gabe, eraginkorragoa izango baita eta modua emango baitigu hornikuntza katea hobetzeko; hala, balio erantsia emango diogu, eta zerbitzuaren kalitatea bezeroari”.

Orain arte, atariko informazioaren oinarria landu dugu, barneko aginte kuadro bat sortuta zenbagarriak diren adierazleekin, zeintzuek hornitzaile bakoitzaren eraginkortasuna neurtzen baitute logistikaren arloan. Zehazki, landuta ditugu dagoeneko honako kudeaketa adierazle hauek: zerbitzu maila, harrera prozesua, informazio trukea, gama eta itzulketak. Fakturazioaren modulua eta on line atariaren ezarpena bakarrik falta da egiteko, zeina 2020an osatua egotea espero baitugu.

Aldi berean, txosten automatikoak lantzen aritu gara; horien bidez, informazioa partekatu ahalko dugu gure hornitzaile zareten horiekin. Txosten horietan, dagokion hileko adierazlea dator, eta haren eboluzioa urte osoa hartuta. Hain zuzen ere, dagoeneko ari zarete zerbitzu, puntualtasun eta deskarga mailaren gaineko txostenak jasotzen, eta laster ailegatuko zaizkizue harrerako gorabeherenak.

Tresna berri hau mugarria da gure lankidetzaren arloan, zalantzarik gabe, iraunkortasuna izango baita eta modua emango baitigu hornikuntza katea hobetzeko; hala, balio erantsia emango diogu, eta zerbitzuaren kalitatea bezeroari.