Tinko ari gara balio kate efizienteago bat eraikitzeko lanean, gure bezeroen gogoa azken muturreraino betetzeko. Helburu hori dela medio, berrikuntza bultzatu dugu horniketa kate osoan eta logistikaren kudeaketan. Horren adibide da gure flota megakamioiz hornitu izana; ikusi dugu horrekin asko hobetu dela gure lehiakortasuna.

Oraingoz, hiru megakamioi sartu ditugu gure zirkuitu logistikoan, Fuentes eta Transgoikola garraio taldeekin lankidetzan. Ibilgailu horiek joan-etorri zirkuitu itxietan dihardute, eta dendetako horniketa egiteaz gain hornitzaileengana joaten dira zama hartzera. Gaur egun, Asturiasen, Gaztela eta Leonen, Murtzian eta Almerian dabiltza megakamioi horiek.

Haiei esker, asko hobetu da salgaien garraioa errepidean; megakamioi bakoitzak 60.000 kilometro gutxitu du urteko, aurretik erabilitako garraiobideekin alderatuta”.

Horretarako, ibilgailu mota horien ordutegiak eta mugimenduak egokitu egin behar izan ditugu gure plataformetan eta hornitzaileenetan. Horri esker, asko hobetu dugu salgaien garraioa errepidean; hala, batetik, kilometroko garraiaturiko tonen kostuan hobekuntzak egin ditugu, eta, bestetik, ekoizpena eta efizientzia hobetu. Gainera, salgaien efizientzia handitzearekin ingurumen arloan ere hobekuntza nabarmena egin dugu, CO2 eta gas kutsatzaile gutxiago igortzen baitugu orain.

Zehazki, megakamioien jardueraren balantzeak erakusten du ibilgailu bakoitzarekin urteko 60.000 kilometro gutxitu dugula aurretik erabiltzen genituen garraiobideen aldean. Horren ondorioz, urtean 9.000 litro gasolio gutxiago gastatzen dugu orain; bestela esan, 22,5 tona CO2 gutxiago ibilgailu bakoitzeko.