Bost sari eman dizkigute 2026ko Urteko Merkataritza Sarietan, Espainian egiten den kontsumitzaile lehiaketarik handienean. Kontsumitzaileek Komertziorik Onenaren balorazioa eman digute produktu freskoen, hipermerkatuen, hurbileko supermerkatuen eta frankizien kategorian, eta, hirugarren urtez jarraian, Urteko Online komertziorik onenarenean. Bost kategoria eta xede bakarra: kontsumitzaileetatik gero eta hurbilago egotea, eredu iraunkor, eskuragarri eta konprometitu batekin

Aitortza hauek sendotu egiten dute elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren alde egina dugun apustua, baita hurbiltasunaren eta berrikuntzaren alde egina duguna ere. 300ndik gora frankizia aktiboren sarea dugu, eta, aldi berean, lidergoa tokiko produktuan, nekazaritzako elikagaien 2.000 hornitzaile baino gehiagorekin; online kanalaren digitalizazioa egin dugu, eta gure hipermerkatuen eraldaketan ere badihardugu. Horiek guztiek posizioa sendoa damaigute, merkatuko premia berriei erantzuteko orduan.

“Bost kategoria xede bakarrerako: kontsumitzaileetatik gero eta hurbilago egotea eredu iraunkor, eskuragarri eta konprometitu batekin”.

Egunero dihardugu lanean bai auzoetan ditugun denden gertutasunean, bai gero eta zabalagoa den ekosistema digitalean eta bai gure hipermerkatuetako produktuen sortan, xede jakin batekin: gure balio kooperatiboekin koherentea den kalitatezko erosketa esperientzia bat eskaintzea, betiere gure aldeko hautua egiten dutenen konfiantzarekin.

AECOCek hirugarrenez egin digu aitortza Lean & Green saria emanda, erakutsi baitugu %35 murriztu ditugula gure CO₂ logistikoak 2015etik hona. Aitortza hori auditoretza independente batek egiaztatzen du, eta ziurtatu du eraginkorra dela gure garraio eredu iraunkorra, zeina oinarritzen den gure horniketa katearen efizientzian, berrikuntzan eta deskarbonizazio progresiboan.

Ibilbideak optimizatzeko neurriak, kamioi elektrikoak, eguzki plakak eta ibilgailu berri efizienteagoak giltzarri izan dira mugarri hori lortzeko.

“Aurrerapausoak ematen dugu 2050ean klima neutraltasuna erdiesteko helburuarekin. Iraunkortasunaren aldetik, erreferenteak gara banaketaren sektorean, eta gure posizioa sendotuz goaz”.

2018an batu ginen Lean & Green programara, eta, ordutik hona, ibilbide mardula egin dugu, dagoeneko hiru izar baititugu. Aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu 2050ean klima neutraltasuna erdiesteko helburuarekin. Iraunkortasunaren aldetik, erreferenteak gara banaketaren sektorean, eta gure posizioa sendotuz goaz.

Bosgarren urtez jarraian, “EROSKI–BCC Onenak” aitortza sariak banatu ditugu Basque Culinary Centerrekin batera. Aitortza horiek gazte talentudunak saritzen dituzte, hain zuzen, gastronomia eraldatzen ari direnak tokiko produktuarekin, iraunkortasunarekin eta berrikuntzarekin.

Aurten, hauek jaso dituzte: Esther Merinok, aitzindaria bera NoLo edarietan eta hartzidura artisauan; Lola Palaciok, Alenda jatetxeko buruak (Asturias); eta Jon Iñaki Yurrebasok, Mendi Goikoa Bekoa hotel-jatetxekoak (Bizkaia). Haien proiektuek erakusten dute tradizioa eta berrikuntza eskutik joan daitezkeela osasungarriagoa, kontzienteagoa eta lurraldeari lotuagoa dagoen elikadura bat bultzatzeko.

“Gure ustez, tradizioa inspirazio iturri da etorkizuna eraikitzeko; horregatik, aitortza egiten diogu gure gastronomia hobeto kontserbatzen dutenei eta, era berean, datorrena irudikatzera ausartzen direnei”.

EROSKIn, gure erroak bistatik galdu gabe berritzen dugu, hau da, gure tokiko ekoizleekin besoz beso egiten dugu lan, ikuspegi berdinarekin: gure eskualdeetako aberastasun gastronomikoa zaintzea, bioaniztasuna babestea eta bizirik eustea gure nortasunaren parte diren ohitura zaharrei. Gure ustez, tradizioa inspirazio iturri da etorkizuna eraikitzeko; horregatik, aitortza egiten diogu gure gastronomia hobeto kontserbatzen dutenei eta, era berean, datorrena irudikatzera ausartzen direnei”.

Basque Culinary Centerren ospatuko dugu ekitaldi hori, erakundeetako ordezkariekin, sektoreko profesionalekin eta hedabideekin batera. Jardunaldi horrek inspiratu eta sendotu egiten du hartua dugun konpromisoa bai gastronomia iraunkorrarekin eta bai haren etorkizuna gidatuko duten belaunaldi berriekin.

Denda propioen sarea handitzen ari gara, eta bi kokapen estrategikotan ireki ditugu azken bi EROSKI/City supermerkatuak, Estafeta karrikan bata (Iruñearen erdigunean) eta Palmako Font i Monteros kalean bestea (Mallorcan). Irekiera berriok erakusten dute konpromisoa dugula hurbiltasunarekin, tokian tokiko enpleguarekin eta pertsonak erdigunean jartzen dituen eredu komertzial iraunkor eta berritzaile batekin.

Iruñean, supermerkatu berriak 851 metro koadroko salmenta aretoa du, eta 31 lanpostu eratu ditu. Palman, berriz, 395 metro koadro ditu denda berriak, eta hamahiru enplegu zuzen sorrarazi ditu. Bi kasuetan ere, prestakuntza trinkoa jaso dute langileek. Era horretan, taldeen autogestioa sustatzen dugu, eta bezeroei arreta bikaina eskaini ahal diegu.

“Tokian tokiko produktu freskoen alde apustu egiten dugu; horrekin, tokiko ekonomiak bultzatzen ditugu, nekazaritzako elikagaien ehuna indartu eta ingurunean balioa sorrarazi”.

Beti bezala, tokiko produktu freskoen alde egiten dugu apustu. Nafarroan, 150 ekoizle txiki baino gehiago aritzen dira gurekin, eta, Balearretan, 130 baino gehiago. Haien produktuek toki berezia dute gure dendetan; horri esker, tokiko ekonomiak bultzatzen ditugu; nekazaritzako elikagaien ehuna indartzen dugu, eta inguruan balioa sorrarazten.

Bi saltokiek gure nortasunaren ezaugarriak betetzen dituzte: arreta pertsonala harategian, arrandegian eta urdaitegian, eta sorta zabal bat produktu biologikoetan, dietetikoetan eta denetariko elikadura premietan. Horretaz gainera, hobekuntzak dakartzate eraginkortasun energetikoaren aldetik eta ingurumenaren iraunkortasunarenetik.

Irekiera horiekin, jarraitzen dugu pausoak ematen gure 2023–2026ko Plan Estrategikoaren esparruan, betiere gure hedapenaren oinarritzat harturik hurbileko formatu efizienteak, tokiko produktuak eta gure eredu kooperatiboaren balio diferentzialak.

Orain berriki, harrera handia izan dugu Zaragozan egiten duten tokiko produktuen azokan. Ekitaldira Aragoiko hogei bat ekoizle azaldu ziren, eta balio izan zuen gure produktuen aberastasuna nabarmentzeko eta kontsumoa sustatzeko.

Konpromiso hori Kataluniaraino zabaldu eta finkatu da, Hurbileko Produktuen gainean egiten ditugun Caprabo azoken planaren bitartez. Aurten, espero dugu gure hurbileko produktuak %6 handituko direla han, eta 41 milioi eurotara hurbilduko garela; horrek erakusten du balio estrategikoa duela tokiko produkzioak. Katalunian nekazaritzako elikagaiak ekoizten diharduten hogeita hamar bat ekoizle eta kooperatibak beren produktuak ezagutarazi dituzte Bartzelonako L’Illa Diagonal merkataritza guneko Caprabo supermerkatu berrituan. Saltokia eraberritzen bost milioi euro inbertitu dituzte, eta sendotu egin da hirian duen erreferentzialtasuna.

“Azokak ezinbesteko plataforma dira balioan jartzeko gure produktuen kalitatea, tradizioa eta bikaintasuna”.

Azokak, kontsumitzaileen topaleku ez ezik, plataforma baliagarriak dira elikagaien kalitatea, tradizioa eta bikaintasuna agerian jartzeko. Azokan parte hartuta, lurraldearekin dugun lotura sendotzen dugu, tokiko produktuen sarea indartzen dugu eta laguntzen dugu hurbileko produktuak gure dendetan gehiago sartzen.

Funtsezkoa da eskualdeko eta tokiko produktuaren alde egitea baldin eta eredu iraunkorrago eta errotuago bat lortuko bada. Horrenbestez, jarraituko dugu aurrerantzean ere ekimenok bultzatzen, hurbileko produktuen hazkundea eta ikusgarritasuna ziurtatzeko.

Hamalaugarren urtez jarraian sarituak izan gara Urteko Bezero Arretarik Onena duten Zerbitzuen Sariketan, fidelizazio kluben kategorian. Urtero ematen diguten aitortza hau jasotzeko, ebaluazio prozesu sakon batetik pasatzen gara; besteak beste, Mystery Shopperren 220 test egiten dizkigute kanal batean baino gehiagotan, eta gogobetetze inkesta bat egiten diete 2.000 pertsonari. Arrakasta izateak erakusten du nolako eginahala eta gogoa jartzen ditugun kalitate handiko zerbitzu hori eskaintzeko.

Sariaren aitortzak erakusten du nolako lana egiten duten harremanetarako zentroetan diharduten 100dik gora lagunek eta gure denda fisikoetako milaka kolaboratzailek. Zerbitzuaren aldetik, azpimarratzekoak dira arreta pertsonala eta kontsultei luzeenaz ere 24 orduan erantzuteko dagoen konpromisoa. Iaz, gure zerbitzuak 500.000 kontsulta ingururi erantzun zien, eta %90i baino gehiagori bilatu zitzaien irtenbidea. Lidergo sendo horrek zerbitzua hobetzen jarraitzeko bultzada ematen digu, eta gure bezeroek gugandik espero dutena gainditzeko gogoa, ikusten baita identifikatu eta balioetsi egiten dutela esperientziaren berme hori.

“Zerbitzuaren aldetik, azpimarratzekoak dira arreta pertsonala eta kontsultei luzeenaz ere 24 orduan erantzuteko dagoen konpromisoa”.

Bestalde, kontsumitzaileak zuzenean komunika daitezke EROSKIrekin sare sozialen bidez ere. Gure Facebook orriari 336.000 lagunek baino gehiagok segitzen diote; Instagramen 111.000 dira, Tik Token 84.000, eta X-en dugun soslaiak (@EROSKI) 67.700 jarraitzaile baino gehiago ditu. Gainera, 21 batzorde kontsumerista ditugu bazkide-bezeroen parte hartzea egituratzeko; bazkideok eztabaidatu egiten dute, jarrerak hartzen dituzte eta jarraibideak finkatzen dituzte dendak eta zerbitzuak hobetzeko.

Eskola hasieran izaten diren kontsumo ohituren gainean egindako azterketan, esanguratsua da familiek irailean erosteko izaten duten dinamismoa. Familiek batez beste %13,3 gehiago gastatzen dute urte osoarekin alderatuta, hileko 394 eurora iristen dira. Igoera horren arrazoien artean, erositako unitate kopurua dago, %15,2 igotzen baita, eta dendetara egindako bisitak dezente sarriagoak dira (+%16,7).

Era berean, ikusten da erosketak gehiago planifikatzen dituztela gure bezeroek, eta prezioari eta sustapenei gehiago begiratzen dietela. Are gehiago, bisita kopurua %16,7 igo zen, eta horrek erakusten du familiak maizago joaten direla erosketak egitera sustapenak aprobetxatzeko.

“Familiek batez beste %13,3 gehiago gastatu zuten urte osoarekin alderatuta; horrekin batera, unitate kopuru handiagoa erosi zuten, eta sarriago etorri ziren gure dendetara”.

Azterketako emaitzen arabera, kategoria hauek izan dute igoerarik handiena: haurren arropak (+%641,4), eskolako materialak (+%152) eta teknologiak (+%36,3). Horiek eta beste batzuek (hala nola etxeko apainketa, zainketa pertsonala, snacking edo zizka-mizka eta gosariak) salmenten %37 osatzen dute. Haurren arropak, eskolako materialak eta teknologiak, igo ez ezik, elikagaien kategoriako beste erosketa batzuk ere bultzatzen dituzte, eta, horrela, saskia handitu egiten da oro har.

Familiei eginahal ekonomikoan laguntzeko, 26 milioi euro bideratzen ditugu sustapenetara. Giltzarri diren kategorietan, hala nola teknologian eta eskolako materialean, sustapenen salmentak %60 igo ziren.

Kanpaina honen arrakastari erreparatuta, ikusten da nolako garrantzia duten gure sortak eta estrategia bateratuek, kontsumitzaileek aurrezteko duten beharrari erantzuten baitiete urteko une inportanteetan.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin dugun lankidetza hitzarmena berritu dugu. 2013tik dugu akordio hau, eta orain beste hiru urterako izenpetu dugu. Hala, sendotu egin dugu lehendik genuen konpromisoa: EAEko nekazaritzako elikagaien industria indartzea eta garatzea.

Baterako apustu horretan, lurraldean sektorea iraunkorrago egitea, berritzea eta aberastasuna sortzea bilatzen dugu. Lehen hitzarmena egin genuenetik, lortu dugu %217 eta %133 handitzea tokiko produktuaren salmentak. Hazkundea nabarmena izan da barazkietan, haragian, gaztan eta Eusko Label produktuetan.

Kooperatiba garen aldetik, gure borondatea da EROSKIren baliabide guztiak jartzea sektorea handituz joan dadin. Hau da, balioa sortzea bi aldeentzat, ekoizten dutenentzat eta kontsumitzen dutenentzat, eta, hala, landa ingurunearekin dagoen harremana indartzea.

“Lehen hitzarmena egin genuenetik, lortu dugu %217 eta %133 handitzea tokiko produktuaren salmentak; hazkundea nabarmena izan da barazkietan, haragian, gaztan eta Eusko Label produktuetan”.

Akordioaren harira, jarraituko dugu lagun egiteko programak izaten; horrela, eragile txikiei lagunduko diegu hazten eta profesionalizatzen, eta berrikuntzan eta gobernantzan hobekuntzak sustatzen. Gaur egun, tokiko ehun ekoizle baino gehiago ari dira aktiboki parte hartzen.

Gainera, eusten diogu gure konpromisoari: dendan produktua ahalik eta ikusgarriena jartzea, kontsumitzaileek erraz identifika dezaten. Horrekin batera, jarraituko dugu harreman egonkor eta baliotsuak sorrarazten, etorkizuna iraunkorragoa izan dadin EAErako.

Hitzarmen hori oinarrizko zutabe da lurraldearen ekonomian eta kohesioan, eta, lankidetza honekin, aurrera egiten jarraituko dugu kalitatezko elikadura osasungarriago eta iraunkorrago baterantz.

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Jardunbide Onen Sari ospetsua jaso dugu, “Elikatu pentsatzen duzuna” plataforma berritzaileari esker. Plataforma horrek elikatzeko ohitura osasungarriak sustatzen ditu heziketaren arloko edukien bitartez, hala nola artikuluak, errezetak eta ekitaldiak, denak ere kontsumitzaileen egunerokoan lagungarri suertatzeko diseinatu direnak.

“Gure plataformak lortu du eragin esanguratsua izatea; hala, indartu egin da gure marka familien ongizatearekin eta nutrizioarekin konprometituta dagoelako jarrera”.

Hurbilekoa eta eskugarria izateko ikuspegiarekin eginda dago plataforma, eta indartu egin da EROSKI marka bezala familien ongizatearekin eta nutrizioarekin konprometituta dagoelako jarrera. Euskaliten aitortzak agerian utzi du ekimenak duen balioa, saritu egiten baitu marketin eta komunikazio estrategien bikaintasuna kontsumitzaileen egiazko loturarekiko.

Sariak azpimarratzen du ohitura osasungarriak sustatzen zer-nolako zeregina betetzen dugun, eta areagotu egiten du plataforman parte hartzen duten hornitzaileekin dugun konpromisoa; elkarrekin, kontsumitzaileekiko heziketa ikuspegi arduratsu eta hurbilagoa eraikitzen ari gara.

Caprabok amaitu du bere denda enblematikoa eraldatzetik Illa Diagonal zentro komertzialean (Bartzelona), bost milioi euro inguru inbertituta. Eredu berria 2024-2026 Plan Estrategikoarekin lerrokatuta dago: beste era batera ikusten du erosketa esperientzia, gehiago bideratua produktu freskora, digitalizaziora, iraunkortasunera eta zerbitzu pertsonalizatura. Eraldaketa horrek erreferente gisa sendotu du denda hau berrikuntzan eta hurbiltasunean, eta merkatuko saltokirik berritzaileenetakoa da.

4.000 metro koadroko azalera du, eta eredu berri baten alde egiten du apustu: hurbiltasuna, espezializazioa, produktu freskoa, digitalizazioa eta erosketa-esperientzia bakarra. Berritasun nagusien artean, azpimarratzekoak dira okindegia, kafetegia ere badakarrena, barra gastronomikoa, unean egindako eramateko janariaren eremuak eta premium bodega bat cava hoztuarekin.

“Irekiera honek mugarri bat ezartzen du modernizazio prozesuaren barnean Capraboren denda sare osoan, 2020tik hona 120 supermerkatu baino gehiago eraberritu baitira”.

Gainera, espazio berriak iraunkortasunean jartzen du fokua, energia eraginkortasunerako neurriak baitakartza eta azken belaunaldiko hozte eta girotze sistemak. Digitalizazioari dagokionez, erosketa arintzeko tresnak dakartza, hala nola etiketa elektronikoak, pantaila informatiboak eta Scan & Go sistemak.

Lantaldea bera ere indartu egin da erreformarekin: beste 16 langile hartu dira, eta prestakuntza espezializatua eman zaie, zerbitzua trebetasunez eman dezaten, batik bat freskoen atalean. Irekiera honek mugarri bat ezartzen du modernizazio prozesuaren barnean Capraboren denda sare osoan, 2020tik hona 120 supermerkatu baino gehiago eraberritu baitira; gainera, Katalunian duen posizioa sendotu du retailaren erreferente gisa.