Caprabok irabazi du Kataluniako merkatuan proiekziorik onena duen frankiziaren saria

Caprabo Kataluniako merkatuan proiekziorik onena duen frankiziatzat aitortu dute Kataluniako Frankizien VI. Sariketan. Sariok Kataluniako Frankizien Elkarteak ematen ditu. Honela aitortu diote, hain zuzen: “Haren frankizia ereduak konbinatu egiten ditu enpresaren eraginkortasuna eta lurraldean dituen erro sakonak“.
2011tik, Caprabok tokiko produktuak bultzatzen dituen hurbiltasuneko formatua garatu du; Kataluniako eskualdeen garapen ekonomikoa sustatzen du, eta kontsumitzaileen beharrei erantzuten die, espero duten eskaintzara eta kalitatera egokitzen baita.
“Capraboren frankizia erako supermerkatuek belaunaldi berriko diseinua dute. Horri esker, bete-beteko erosketa egin daiteke, merkatuan metro koadroko dagoen sortarik zabalenetakoa baitu.
Capraboren frankizia erako supermerkatuek asteko egun guztietan irekitzen dute. Belaunaldi berriko diseinua dute, eta, horri esker, bete-beteko erosketa egin daiteke, merkatuan metro koadroko dagoen sortarik zabalenetakoa baitu. Ikuspegi bereizgarri horrek modua eman dio merkatuan erreferente gisa kokatzeko.