Berriz ere lider gara bezero arretan, hamalaugarrenez jarraian

Hamalaugarren urtez jarraian sarituak izan gara Urteko Bezero Arretarik Onena duten Zerbitzuen Sariketan, fidelizazio kluben kategorian. Urtero ematen diguten aitortza hau jasotzeko, ebaluazio prozesu sakon batetik pasatzen gara; besteak beste, Mystery Shopperren 220 test egiten dizkigute kanal batean baino gehiagotan, eta gogobetetze inkesta bat egiten diete 2.000 pertsonari. Arrakasta izateak erakusten du nolako eginahala eta gogoa jartzen ditugun kalitate handiko zerbitzu hori eskaintzeko.
Sariaren aitortzak erakusten du nolako lana egiten duten harremanetarako zentroetan diharduten 100dik gora lagunek eta gure denda fisikoetako milaka kolaboratzailek. Zerbitzuaren aldetik, azpimarratzekoak dira arreta pertsonala eta kontsultei luzeenaz ere 24 orduan erantzuteko dagoen konpromisoa. Iaz, gure zerbitzuak 500.000 kontsulta ingururi erantzun zien, eta %90i baino gehiagori bilatu zitzaien irtenbidea. Lidergo sendo horrek zerbitzua hobetzen jarraitzeko bultzada ematen digu, eta gure bezeroek gugandik espero dutena gainditzeko gogoa, ikusten baita identifikatu eta balioetsi egiten dutela esperientziaren berme hori.
“Zerbitzuaren aldetik, azpimarratzekoak dira arreta pertsonala eta kontsultei luzeenaz ere 24 orduan erantzuteko dagoen konpromisoa”.
Bestalde, kontsumitzaileak zuzenean komunika daitezke EROSKIrekin sare sozialen bidez ere. Gure Facebook orriari 336.000 lagunek baino gehiagok segitzen diote; Instagramen 111.000 dira, Tik Token 84.000, eta X-en dugun soslaiak (@EROSKI) 67.700 jarraitzaile baino gehiago ditu. Gainera, 21 batzorde kontsumerista ditugu bazkide-bezeroen parte hartzea egituratzeko; bazkideok eztabaidatu egiten dute, jarrerak hartzen dituzte eta jarraibideak finkatzen dituzte dendak eta zerbitzuak hobetzeko.