Aurrerapausoak eman ditugu gure balio katearen garapen iraunkorrean
2025ean, jarraitu dugu gure Tokiko Hornitzaileei Lagun Egiteko Programa bultzatzen. Guztira, 4.500 orduko formazioa izan da, eta landu diren gaiak: ingurumena, gizartea eta gobernantza, tokian tokiko nekazaritzako elikagaien klusterrekin eta Mundu Itunarekin lankidetzan eman direnak.
Formazioan egin dugun ahaleginak lagundu du sektorearen gaitasunak are gehiago indartzen eta iraunkorragoak diren ekoizpen ereduetarantz egiten, noiz eta araudia eta merkatua gero eta zorrotzagoak diren testuinguru honetan.
“Tokiko Hornitzaileei Lagun Egiteko Programak iraunkortasunaren arloko gaitasunak indartzen ditu, eta balio katea egokitzen laguntzen du araubidearen eta merkatuaren alorretatik datozen erronka berrietara.
Dagoeneko 394 hornitzaile batu dira programara; horri eskerrak, sakonago ezagutu dugu haien egoera, eta haien premietara egokitzen diren gaiak landu ditugu. Horretaz gainera, aurten, 90 trebakuntza ekimen baino gehiago partekatu ditugu hiru hilean behingo newsletterren bitartez. Hala, eskuragarri jarri ditugu ikaskuntza aukera berriak lurraldez lurralde.
2025ean, era berean, hirugarren urtez jarraian eskaini dugu Hornitzaile Iraunkorrentzako Gaikuntza programa, Mundu Itunarena, zeinetan gure hemeretzi hornitzailek 740 orduko formakuntza hartu baitute, besteak beste, alor hauetan: giza eskubideak, ingurumena eta garapen iraunkorra.
Basque Food Clusterrarekin ere kolaboratu dugu FoodESG proiektuan. Formazio arloko jardunaldiak izan dira, besteak beste, uraren, energiaren eta karbono aztarnaren gainekoak, orobat doako tresna digital baten garapenerakoak ESG txostenak egiten laguntzeko.
Aldi berean, Nagrifood klusterrarekin lan egin dugu Nafarroan, eta errepide mapa bat garatu dugu honako alor hauen gainean: ontzien ekodiseinua, elikagaien probetxua eta karbono aztarna. Horretaz gainera, VEGALSA-EROSKIk enpresa bultzatzaile bezala jardun du PROALIS eta PROALIS CARBON programetan. Galiziako elikagai klusterrak bultzatu ditu programa horiek, eta gai hauek landu dira: iraunkortasuna, ingurumen aztarna neurtzea eta deskarbonizazio prozesuak.
Horrela jarraitzen dugu lagun egiteko konpromisoa indartzen eta etengabe hobetzen, ziur baikaude elkarrekin garatzea giltzarri dela balio kate sendo eta iraunkor bat eraikitzeko eta etorkizunean datozen erronketarako prest izateko.