Tokian tokiko produktuei balioa emateko konpromisoak markatzen du gure ibilbidea sortu ginenetik. Konpromiso horrek indarrean jarraitzen du inoiz baino sendoago. 4.600 hornitzaile baino gehiagorekin batera, EROSKIn lanean dihardugu formula berriak bilatzen, inguruneko produktuak sustatu eta gaurko kontsumitzaileari ezagutarazteko. Kontsumitzaile multikanal horrek berdin darabiltza kanal tradizionalak, dendak eta Internet. Horregatik, EROSKIn, aparteko lekua eman diegu tokiko produktuei unibertso digitalean. Horretarako esperientzia aurrendari eta berezi bat sortu dugu, beste operatzaileek ez dutena: webgune bat, balioan jartzen dituena tokiko produktuak, ekoizleak eta ingurune lokala.

“Ona da hemengoa izatea” webgunearen bitartez, gure nahia da kontsumitzaileari bere inguruneko produktuen esentzia eta benetakotasuna erakustea, tokian tokiko tradizioa eta zaporeak sustatzea eta iraunkortasunaren alde egitea.

“Kontsumitzaileak erraz aurki ditzake autonomia erkidegoetako produktuak webguneko mapa interaktiboaren bitartez, eta plataforman batu ditugun eta denda sarean eskaintzen ditugun tokiko 24.000 produktu baino gehiago ezagutu.

Kontsumitzaileak erraz aurki ditzake produktuak webguneko mapa interaktiboan, autonomia erkidegoaren arabera. Erkidegoetan nabigatuta, gure dendetan saltzen diren 24.000 produktu baino gehiago ezagutu ahalko ditu plataforman. Horretaz gain, tokian tokiko orrien bitartez, eskaintzak kontsulta ditzake, sasoian sasoiko elikagaiak, tokian tokiko hornitzaileen eta adituen elkarrizketak, gaurko berriak, azalpen bideoak…

Kontsumitzaileak on line egin dezake erosketa, eta kalitate zigiluak eta produktuen jatorria ezagutu. Ezohiko lehengaiekin errezetak nola osatzen diren ere ezagutu dezake. Are, izena eman dezake ekitaldi gastronomikoetan, hala nola EROSKIren dendetan egiten diren aurkezpenetan eta dastaketetan.

Eta hori guztia bakoitzak nahi duen lekuan, edozein gailu digitaletatik; izan ere, webgunea horietara guztietara egokitzen da.