Elikagaiek nutrizio aldetik duten kalitatea modu ulergarrian erakustea funtsezkoa da, eta hori bera da Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde hartuak ditugun konpromisoetako bat. Hori dela eta, 2018ko amaieran, aitzindariak izan ginen Espainian nutrizio arloko Nutri-Score etiketa ipintzen marka propioko produktuetan.

“EROSKIren dendetan dagoeneko 80 elikagai produktu ditugu Nutri-Score etiketa berriarekin. Pixkanaka zabalduko dugu gainerako produktuetara, eta 2020rako marka propioko 1.400 erreferentziak gaindituko ditugu”.

EROSKIren dendetan dagoeneko 80 elikagai produktu ditugu Nutri-Score etiketa berriarekin, zeinak nutrizioaren kalitatearen aldetik sailkatzen dituen produktu horiek. Pixkanaka zabalduko dugu gainerako produktuetara, eta 2020rako marka propioko 1.400 erreferentziak gaindituko ditugu.

Hala, kontsumitzaileak erraz ikusi ahalko du nutrizio aldetik nolako balorazioa duen produktu bakoitzak, eta, antzekoak diren beste batzuekin konparatuz, onena aukeratu, semaforo nutrizionalak ematen duen informazioaren xehetasunik galdu gabe.

Elikadura-zientzien arloko akademikoek sortua da Nutri-Score eredua, eta Europako Batasunak balioztatua dago; gainera, Osasunaren Mundu Erakundearen babesa du. EROSKIren Bezero Bazkideek proposamenaren alde egin zuten partaidetza prozesu baten bidez; galdetu egin genien hura jarri ala ez erabaki aurretik, eta, parte hartu zuten 10.000 Bezero Bazkideetatik baino gehiagotatik, %85ek egin zuten ekimenaren alde; haien ustez, etiketa eredu hori erabilgarriagoa, argiagoa, osoagoa eta ulergarriagoa da, eta tresna aproposa nutrizio hautu hobeak egiteko.

Nutri-Score etiketa aurreratuak sailkapen orokor bat erakusten du nutrizio kalitatearen arabera, eta bost mailatako eskala soil bat darabil horretarako, bakoitza letra eta kolore batekin adierazia (A berdetik E laranja ilunera). Kalkuluei dagokienez, hiru elementu neurtzen ditu produktu baten 100 gramotan: kaloriak, osasunerako onak izan daitezkeen mantenugaiak (zuntza, proteina eta fruitu, barazki, fruitu lehor eta lekale kopuruak) eta murriztea komeni diren mantenugaiak (gantz saturatuak, gatza eta azukreak).

“Jada aurrendariak izan ginen 2007an, semaforo nutrizionala ipini baikenuen gure produktuen ontzietan. Aurrerapen handia izan zen bere garaian”.

Jada aurrendariak izan ginen 2007an, semaforo nutrizionala ipini baikenuen gure produktuen ontzietan. Aurrerapen handia ekarri zuen bere garaian, eta gaur egun gure markako artikulu guztietan da. Haren bitartez, kontsumitzaileek begi kolpe batean ikus dezakete zenbat kaloria, azukre, gantz, gantz saturatu eta gatz dakarren produktu baten errazio batek hura kontsumitzean, baita egunean kontsumitu beharrekoen ehunekoak ere, hiru kolorerekin, berdea, horia eta laranja; bere izenak dioen gisan, semaforoek bezala.

Ardurazko kontsumo bat sustatzearenak ez gaitu bultzatzen gure dendetako produktuak hobetzera eta informazio hobea ematera bakarrik, baizik eta baita era aktiboan parte hartzera ere osasunaren arloan. Horregatik, hitza ematen dugu eredu objektibo bat garatuko dugula sorta bakoitzean diren aukerarik orekatsuenez informatzeko eta gomendioak emateko.