Abian jarri dugu iraunkortasunaren arloan prestakuntza jasotzeko jardunaldi programa bat gure Aragoiko hornitzaileentzat. Lankide ditugu Alimentos y Bebidas de Aragon enpresa eta Aragoiko Elikadura eta Nutrizio Klusterra; xedea da hornitzaileei lagun egitea sektoreko erronka berrietan.

2026an, giltzarri diren gaiak ari gara lantzen, hala nola alferrik galtzen den janaria, karbono eta ur aztarna, ontzien ekodiseinua eta ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloetako arau eskakizun berriak. Askotariko eduki praktikoak lantzen dira saioetan, baita egiazko kasuak ere, enpresetan errazago izan dadin zuzenean aplikatzea.

“Jardunaldi programa horrekin, gure asmoa da hornitzaileei lagun egitea, noiz eta araudia eta merkatua dezente aldatzen ari diren honetan”.

Hornitzaileei Lagun Egiteko Programaren parte da ekimena, 400 enpresa ingururen diagnostikoarekin abiatu dena. Orain, erronkei aurre egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko prestakuntza ekintzak lantzen ari da.

Jardunaldi programa horrekin, gure asmoa da hornitzaileei lagun egitea, noiz eta araudia eta merkatua dezente aldatzen ari diren honetan. Gure helburua da prestakuntza praktikoa ematea eta tresna erabilgarriak eskaintzea erronka horiei aurre egiteko eta aurrerapausoak emateko ekoizpen eredu efizienteago eta iraunkorragoetarantz.