2025 amaitzerako, 60 saltoki berri ireki ditugu, eta gure hurbileko eredua indartu dugu. Iazko ekitaldian, beraz, jarraitu dugu gure sare komertziala hedatzeko lanak aurreratzen, 47 frankizia eta 13 denda propio ireki baititugu, eta 1.490 dendatara iritsi. Hala, sendotu egin dugu hazkuntza eredu orekatua, aldi berean bultzatzen dituena tokian tokiko ekintzailetza eta denda propioen garapena.

Aurrerapen horrek laguntzen du gure presentzia indartzen eta hazkuntza partekatua bultzatzen; izan ere, lankidetzan oinarritzen gara, bai eta kalitatezko proposamen komertzial lehiakor bat eskaintzeko elkarrekin dugun konpromisoan ere.

“Denda berri bakoitzarekin, elkarrekin hazteko pauso bat ematen dugu, eta gure sare komertziala indartzen dugu”.

Beti bezala, indartsu egiten dugu apustu tokian tokiko produktuen alde. Horrelako produktuek toki berezia dute gure dendetan, eta, horri esker, tokian tokiko ekonomiak bultzatu ez ezik, nekazaritzako elikagaien ehuna indartzen dugu, eta inguruneari balioa eman. Irekiera horiek gure proiektuaren bizitasuna erakusten dute, eta gure sare komertziala indartzen dute, zeina lankidetzan eraikia baitago. Segitzen dugu pauso sendoak ematen gure 2023–2026ko Plan Estrategikoaren esparruan, betiere gure hedapenaren oinarritzat harturik hurbileko formatuak, efizientzia eta gure eredu kooperatiboaren balio diferentzialak.