Denda propioen sarea handitzen ari gara, eta bi kokapen estrategikotan ireki ditugu azken bi EROSKI/City supermerkatuak, Estafeta karrikan bata (Iruñearen erdigunean) eta Palmako Font i Monteros kalean bestea (Mallorcan). Irekiera berriok erakusten dute konpromisoa dugula hurbiltasunarekin, tokian tokiko enpleguarekin eta pertsonak erdigunean jartzen dituen eredu komertzial iraunkor eta berritzaile batekin.

Iruñean, supermerkatu berriak 851 metro koadroko salmenta aretoa du, eta 31 lanpostu eratu ditu. Palman, berriz, 395 metro koadro ditu denda berriak, eta hamahiru enplegu zuzen sorrarazi ditu. Bi kasuetan ere, prestakuntza trinkoa jaso dute langileek. Era horretan, taldeen autogestioa sustatzen dugu, eta bezeroei arreta bikaina eskaini ahal diegu.

“Tokian tokiko produktu freskoen alde apustu egiten dugu; horrekin, tokiko ekonomiak bultzatzen ditugu, nekazaritzako elikagaien ehuna indartu eta ingurunean balioa sorrarazi”.

Beti bezala, tokiko produktu freskoen alde egiten dugu apustu. Nafarroan, 150 ekoizle txiki baino gehiago aritzen dira gurekin, eta, Balearretan, 130 baino gehiago. Haien produktuek toki berezia dute gure dendetan; horri esker, tokiko ekonomiak bultzatzen ditugu; nekazaritzako elikagaien ehuna indartzen dugu, eta inguruan balioa sorrarazten.

Bi saltokiek gure nortasunaren ezaugarriak betetzen dituzte: arreta pertsonala harategian, arrandegian eta urdaitegian, eta sorta zabal bat produktu biologikoetan, dietetikoetan eta denetariko elikadura premietan. Horretaz gainera, hobekuntzak dakartzate eraginkortasun energetikoaren aldetik eta ingurumenaren iraunkortasunarenetik.

Irekiera horiekin, jarraitzen dugu pausoak ematen gure 2023–2026ko Plan Estrategikoaren esparruan, betiere gure hedapenaren oinarritzat harturik hurbileko formatu efizienteak, tokiko produktuak eta gure eredu kooperatiboaren balio diferentzialak.