• Guztira, 8 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen, eta 333 lanpostu sorrarazi

  • 2024an, EROSKIri Frankiziarik onenaren saria eman zioten Hurbileko Supermerkatu Frankizien kategorian, 2024-2025ko Merkataritza Sarietan; horretaz gainera, AEFk Ibilbiderik Onena duen Frankiziari ematen dion saria jaso zuen

EROSKIk 53 frankizia inauguratu ditu 2024an, eta horretarako 8 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu; hala, 333 lanpostu sorrarazi ditu. Hedapen horrekin batera, denda sare propioa eraldatzen dihardu, eta Zurekin eredu komertziala indartzen, hori baita EROSKI saltokien ezaugarri.

Autonomia erkidego hauetan egin ditu kooperatibak irekiera gehienak: Andaluzian (17), Katalunian (13), Madrilen eta EAEn (5). Horien atzetik doaz Gaztela Leon (4), Nafarroa (3), Errioxa (2) eta Gaztela Mantxa, Galizia, Valentzia eta Gibraltar (1).

EROSKIk aurreko urteetako irekiera erritmo sendoari eutsi dio frankizietan. Hala, 300 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean. 2025eko ekitaldian, konpainiaren asmoa da beste 54 frankizia irekitzea, eta bere sarea hedatzen jarraitzea ikuspegi estrategikoa lurralde hauetan jarrita datozen urteetara begira: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Balearrak, Galizia eta Levante.

“Oso pozik gaude gure frankizia sarearen eboluzioarekin, 600 saltoki baino gehiago baititugu. Helburu nagusiak erdietsi ditugu, ez bakarrik salmenten hazkundean eta errentagarritasunean, baita irekiera kopuruan ere. Testuinguru horretan, urte berriari baikortasunez ekin diogu, eta berretsi egin dugu frankiziei bultzada emateko eta lagun egiteko dugun konpromisoa”, nabarmendu du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak, Alberto Cañasek.

Formatu komertzialak
EROSKIren frankiziak Zurekin eredu komertzialekoak dira, eta denda sare propioaren ezaugarri, aurrerapen eta abantaila guztiak dituzte. Eredu horrek ezaugarri nabarmen batuk ditu: irmo egiten du tokiko eta eskualdeko produktuen alde, elikadura osasungarria bultzatzen du, bezeroek aurreztearekin konprometitua dago eta gizarte eta ingurumen arloan erantzukizun sendoa du, elkartasunaren eta ingurumenaren arloan izaten dituen ekimenetan ikus daitekeen bezala. Bestalde, EROSKI Cluben bezeroak fidelizatzeko programan txertatuta dago EROSKI frankizia.

“EROSKI frankizietan, berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, betiere kontsumitzaileak estrategiaren erdigunean jarrita eta erosketa esperientzia errazten eta hobetzen duten soluzioak eskainita. Ildo horretan, eboluzionatzen jarraitzen dugu formatu moderno eta berritu batekin, nabarmentzekoa produktu freskoetan eta osasungarrietan duen ikuspegiagatik, egokitu egiten baikara kontsumo behar eta joera berrietara”, aipatu du EROSKI frankizien zuzendariak.

Frankizia hartzaileen konfiantza
EROSKIk irmo egiten du merkatuari gaur egun lehenesten den frankizia eredu bat ematearen alde. “Kooperatiba oinarria duen enpresa gara, langileena eta kontsumitzaileena, eta geure-geureak diren balioak ditugu. Nortasun horri esker, hobeto uler ditzakegu gure frankiziatuen beharrak, eta hobeto erantzun. Azken gogobetetze inkestaren arabera, 2024. urtean egindakoa bera, %97k balorazio positiboa egiten digute”, nabarmentzen du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak.

“Gure frankizia sarearen %45ek gaur egun denda bat baino gehiago dituzte, eta horrek erakusten du enpresariek nolako uste sendoa eta konfiantza duten gure negozio ereduan. Eredu horretan, 45 urtetik gorako eskarmentua dugu, eta etengabe joan gara hura optimizatzen; gainera, egokitzeko gaitasun handia eskaintzen du, eta toki batean baino gehiagotan funtzionatzen du, hala nola hiriguneak, gasolindegiak eta unibertsitateak. Gure frankiziek EROSKI frankizietan inbertitzen jarraitzeko duten preferentziak erakusten du ez bakarrik pozik daudela, baizik eta baita gure negozio eredua arrakastatsua eta sendoa dela ere”, azpimarratu Alberto Cañasek.

EROSKIn, frankizia hartzailea da ekintza guztien erdigunea, hura baita EROSKI frankizien negozioa hazteko motor nagusia. Alde horretatik, zentralak, babes osoa ematen dio etengabeko laguntzaren eta formakuntzaren bidez. Zerbitzu logistiko horrek ez dakarkie kosturik dendei, eta saltoki bakoitzera egokituta dago; gainera, negozio prozesu guztien kudeaketa optimizatzen duen soluzio informatiko aurreratua eskaintzen du.

“Salmentetan espezialista den talde batek bisitak egiten ditu maiztasunez frankizia guneetara eta arreta pertsonala eskaintzen du. Gainera, supermerkatuaren kudeaketa hobetzeko estrategiak ezartzen ditugu, eta kanpainak eta promozioak egiteko plangintzak prestatzen eta aurrera eramaten ditugu”, azaldu du Cañasek.

Frankiziarik onenaren aitortzak
Joan den urtean, EROSKIri Frankiziarik Onenaren saria eman zioten Hurbileko Supermerkatu Frankizien kategorian, 2024-2025eko Urteko Merkataritza sarietan. Aitortza hori, kontsumitzaileek emana, Espainiako lehiaketarik handienaren parte da, retail-aren sektoreko merkatu azterketa nagusietako bat. Horretaz gainera, EROSKIk “Ibilbiderik Onena duen frankizia” saria ere jaso du aurten Gasteizko FrankiNorte aretoan, Espainiako Frankiziatzaileen Elkartearen eskutik.

Era berean, EROSKIren frankizietako bati Urteko Frankiziarik Onena dela aitortu diote, elikagaien kategorian, hori ere AEFk emana. Sari horrek egunerokoan egiten duen lana nabarmentzen du, bai eta EROSKIk frankizia ulertzeko erabiltzen dituen balioak nola pertsonifikatzen dituen ere, frankiziatuen etengabeko prestakuntzan eta aholkularitzan egindako ahalegina islatzen duelarik. Balio bereizle horiek arrakastaz hedatzen dira sare osora, EROSKIk frankizientzako duen marketin plan sendo batez babesturik.

Lankidetza hitzarmenak

EROSKIk lankidetza hitzarmen bat du Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Ekimen horrekin, ekintzaileekin duen konpromisoa indartu ez ezik, laguntzen du tokiko ekonomia garatzen autonomia erkidego batetik bestera.
Era berean, EROSKIk enplegagarritasun eredua zabaltzen jarraitzen du desgaitasuna dutenekin eta gizarteratzearekin; 2015ean abiaturiko ekimena da. Gaur egun, hamar denda ditu eredu horretara egokiturik: lau EAEn GUREAK taldearekin lankidetzan, lau Gaztela eta Leonen SOLTRArekin batera eta bi Katalunian AMPANS eta ENTREM enpresen eskutik.

Compartir en: