Eguberrietako 2024ko erosketak gure saltokietan %16ko hazkundea izan dute batez beste aurreko urtearekin alderatuta, nahiz eta erosteko maiztasuna apaldu egin den. Kontsumitzaileek unitate gehiago erosi zituzten erosketa aldi bakoitzean, eta premium erako produktuen aldeko hautua egin zuten gehiago, hala nola garagardo bereziak, oliba olioak eta kalitate handiagoko arrain kontserbak.

Salmenta bolumenik handieneko kategoriak, berriz, Eguberrietako produktuak, harategikoak eta frutategikoak izan ziren. Nabarmentzekoa da arrain produktuek harturiko garrantzia, bai arrandegikoek eta bai ontziratuek. Horretaz gainera, kontsumitzaileek fabrikatzaile marken aldeko joera handiagoa erakutsi zuten.

“Eguberrietako erosketak hipermerkatuetan kontzentratu ziren gehiago, eta aurreko urteetan baino gehiago atzeratu ziren”.

Erretiratuen populazioak handitu zuen gehienbat gastua Eguberrietako kategorietan. Ume koskortuak dituzten familiak berriz lider izan ziren kontsumo osoa hartuta. Era berean, hipermerkatuetan erosketa gehiago egin zituzten supermerkatuetan eta online kanaletan baino.

Azken lau urteetan, Eguberrietako erosketak gehien atzeratu dituzten urtea izan da 2024a, eta abenduan salmenta handiagoak izan dira aurreko hilabeteetan baino. Erosketa planifikatzeko modua eta ohiturak aldatzen ari dira oraindik ere, eta hori erronka eta aukera da aldi berean, eskaintza egokitu egin behar baita kontsumitzaileen beharretara.