EROSKI-ren online supermerkatuko laguntzaile birtuala sei hautatuetako bat izan da urteko AA sortzailearen alorreko berrikuntzetan Innobasqueren ‘Global Innovation Day 2024’ egunean
Erosketa esperientzia eraldatzen duen berrikuntza teknologikoa
Laguntzaileak online supermerkatuaren konbertsio tasa handitu du
Erabiltzaileek positiboki baloratu dute, eta abiadura, zehaztasuna eta erabiltzeko erraztasuna nabarmendu dizkiote
EROSKI sendo ari da egiten aurrera bere berrikuntza planetan teknologia berriak baliatuz. 2023an, Espainiako sektoreko lehen enpresa izan zen bere online supermerkatuan laguntzaile bat abian jartzen, AA sortzaile batean oinarrituta: ekimen hori urteko AA sortzaileen alorreko berrikuntzako sei hautatuetako bat dela aitortu berri dute Innobasquek antolatu duen 13. Global Innovation Day 2024 egunean. Teknologia aurrerapen esanguratsua da, bezeroei erantzuteko eta erosketa prozesua optimizatzeko orduan.
Laguntzaile tradizionalak AAn eta hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarritzen dira, eta, horiek ez bezala, AA sortzaileak modua ematen du erantzunak hobeto ulertu eta erantzun zehatzagoak emateko, datu bolumen handiekin eta algoritmoekin entrenatzen baita eta ikaskuntza automatikorako teknikak baitakartza, hizkuntza aztertu eta hobeto ulertzeko.
Bezeroaren esperientzian inpaktua duen berrikuntza
Kontsumitzaile digitala gautarra da, gehienbat orduan izaten baitira online transakzio komertzialak. Testuinguru horrek bultzatu du OpenAIk garatutako AA sortzailean oinarritzen den laguntzaile berritzailea, erabiltzaileen kontsultei erantzuteko eta erosketa esperientzia hobetzeko.
Laguntzaile birtualak denbora errealean erantzuten ditu erosketa prozesuko kontsulta orokorrak, baita produktuen gaineko eskaintzen, bilaketen eta errezeta gomendioen gainekoak ere.
EROSKIk hiru premisa txertatu ditu sistema berritzaile horretan. Alde batetik, AAren gobernantza etiko zorrotza; horrela, bermatuta dago datuen eta algoritmoen erabileran gardentasuna izango dela eta erantzunak emateko orduan ager daitezkeen okerkeriak zuzenduko direla, nola eta auditoretzen bitartez eta testuingurua zedarrituz. Beste alde batetik, euskarazko solasaldia dakar; izan ere, EROSKI online da online denda bakarra eduki guztiak hizkuntza horretan dituena. Eta, beste alde batetik, produktu osasungarrien gaineko gomendioak egiten ditu.
Emaitza positiboak eta balio erantsia
Global Innovation Day 2024 eguneko aurkezpenean, EROSKIren Online Negozioko zuzendariak, Mari Mar Escrigek, hauxe nabarmendu du: “EROSKIk beti egin du berrikuntzaren alde, etengabe hobetzeko motortzat duenez gero” eta balioan jarri ditu “AA Sortzailearen onurak bai erosketa esperientzia hobetzeko, bai konbertsio tasan eragiteko eta bai bezeroa pozik lagatzeko”.
EROSKIren laguntzaile birtuala darabiltenen %70ek baino gehiagok bikaintzat jo dute esperientzia, eta abiadura, zehaztasuna eta erabiltzeko erraztasuna nabarmendu dituzte bertute nagusien artean.
EROSKIk jarraitzen du teknologia honen potentziala esploratzen, beste plataforma eta kanal batzuetan integra litekeelako, hala nola Whatsappen edo telefono zerbitzuan; horrela, balio erantsia eman ahalko litzaioke erosketa prozesuko zenbait etapatan.
Compartir en: