• 260 metro koadroko supermerkatua da, eta atal eta zerbitzu berriak dakartza erosketa esperientzia hobetzeko bideratuta daudenak

  • Inaugurazio ofizialeko ekitaldian, bertan izan da Gasteizko Udaleko Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzia

EROSKIk jarraitzen du apustu egiten bere frankizien sareko denda formatuak etengabe hobetzeko eta berritzeko. Horren azken erakusgarria gaur Gasteizko Goikolarra auzoan irekiko duen supermerkatua da, Zalduondo kaleko 15. zenbakian. Saltoki berriak komenentziara begirako eredua dakar, eta, eremuko bezero berrien beharrak estali ez ezik, erosketa laster batean egiteko modua emango du.

260 metro koadroko supermerkatua da, eta atal eta zerbitzu berriak dakartza erosketa esperientzia hobetzeko bideratuta daudenak. Ingurune modernoa eta erosoa eskaintzeko pentsatuta dago diseinua, eta kontsumoaren gaur egungo joerekin lerrokatutako eskaintza izango du. Hala, saltokiak elikagai freskoetan espezialista den gama zabala eskainiko du; tokiko produktuen alde egingo du; EROSKI Cluben bitartez dirua aurrezten lagunduko du eguneroko erosketan; arreta pertsonala emango du; eta ekoizleen markak eta marka propioa konbinatzen dituen gama zabala izango du. Sei laguneko lantaldea izango du dendak.

Berritasunak ataletan

Supermerkatuak zenbait berritasun dakartza produktu freskoen atal nagusietan, elikadura osasungarriaren alde apustu egiten baitu. Hala, frutategian, hoztutako espazio bat izango du fruitu zatituak egongo direna. Produktuak pisura hartzeko eremu bat ere jarri dute, fruitu lehorrak, lekaleak eta deshidratatuak izango dituena, baita ogitan prestatutako mokaduak eta ozpinkiak jateko espazio hoztu bat ere.

Bestalde, okindegiak pisura erosteko produktu sail zabala izango du, bai gozoak eta bai gaziak, bertan eginak, ogi eta opiltxo egin berriekin batera. Atal horrek, era berean, promoziorako espazio bat izango du. Eta bada beste berritasun bat ere: izozkien atalean gozotegia sartu dute.

Urdaitegian, berriz, eremu berri bat dago, kontsumitzaileei modua emango diena hestebete eta urdaiazpiko moztu berriez gozatzeko. Horretaz gainera, atala handitu egin dute, eta gaztandegia jarri, bertako eta kanpotik ekarritako gazta hautatu bikainekin. Gainera, produktu fresko ontziratuek erosketa arin egiten lagunduko dute.

Azkenik, dendaren sarreran, edari hotzen eta ogitartekoen atal bat dago.

Erosketa lasterra eta komenentziazkoa

Supermerkatu berria auzoko familia gazteen eskariari erantzuteko diseinatuta dago, eta fokua oinarrizko produktu freskoetan eta zizka-mizketan jarrita du, hori guztia erosketa laster eta erosoa sustatzen duen giro batean.

“Denda eredu hau egiazko berritasuna da gure frankizia sarean; izan ere, bezero gaztearen beharretan jarri dugu diseinuaren ahalegina, soslai hori baitute Goikolarreko auzotarrek, baita gaur egungo kontsumo ohituretan ere. Supermerkatu honekin, erosketa esperientzia modernoa eta erosoa eskaintzen dugu, konbinatzen baititu bai maiz egiten diren erosketak eta bai komenentziazkoak”, azaldu du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak, Alberto Cañasek.

Inaugurazio ekitaldi ofizialean, Gasteizko Udaleko Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzia izan da, Maria Nanclaresek, eta hauxe nabarmendu du: “Garrantzitsua da Goikolarreko garapen komertzialerako denda kontzeptu berri hau, hedapen betean doan eremu honetan non soslai demografiko gaztea baitago, batez beste 33 urte dituzten auzotarrekin”.

Diseinu eraginkorra

Berritasunak produktuetan ez ezik dendaren argiztapenean ere badaude, LED sistema jarri baitute, eta apalategi berritzaileak, produktuak eskuragarriago jartzen dituztenak; horrek giroa indartzen du atalez atal.

Irekiera honekin, EROSKIk berrikuntzarako eta kontsumitzaileetara egokitzeko duen konpromisoa indartzen du: frankizia eredu berria eskaintzen du, eta autozerbitzua errazten du hala nahi dutenentzat. Gainera, elikadura osasungarria errazten du; erosketa esperientzia hobetzen du, eta komenentziara eta joera berrietara egokitzen da.

Compartir en: