EROSKIK bost sari eskuratu ditu urteko merkataritza sariketan
Retailaren sektorean egiten den merkatu azterketarik handienetako bat da
Zortzigarren urtez jarraian, kontsumitzaileek EROSKI aukeratu dute online supermerkaturik onena
Aurten bigarren aldiz, EROSKIri saria eman diote Produktu Freskoen eta Hipermerkatuen Urteko Merkataritzarik Onena kategorian
Beste bi kategoriatan ere eman diote Urteko Merkataritzarik Onenaren Saria: Hurbileko Supermerkatuen eta Frankizien kategorietan hain zuzen ere
EROSKIk bost sari eskuratu ditu 2024-2025eko Urteko Merkataritzaren hamahirugarren Sariketan. Zehazki, kategoria hauetan eskuratu ditu sariak: online merkataritzan, produktu freskoetan, hipermerkatuetan, hurbileko supermerkatuetan eta frankizietan. Kontsumitzaileen sariketa hori Espainiako handiena da, eta retailaren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak. EROSKIk kategoria bakoitzeko ordezkariak izan ditu sariak jasotzen Bartzelonako Alexandre Fira Congress hotelean gaur goizean eginiko galan.
Urteko WebShop saria
Zortzigarrenez jarraian, EROSKIk ‘Urteko WebShop’ saria jaso du online supermerkatuen kategorian. Bozketan, kontsumitzaileek hainbat alderdi hartzen dituzte kontuan: kalitate-prezio erlazioa, produktu sortaren aniztasuna, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak eramateko zerbitzua, promozioak eta eskaintzak, ordaintzeko moduak eta erabiltzailearen esperientzia, besteak beste.
EROSKI online supermerkatuak 14.000 erreferentzia baino gehiago ditu elikaduraren eta produktu freskoen arloan, baita elikaduraren eremukoak ez diren produktuetan ere: bazarra, etxetresna elektrikoak eta ehunak. Hala, ziurtatzen du bezeroek behar gehienak asetzen dituztela erosketa egiten dutenean. Zerbitzu horrek supermerkatu fisikoek dituzten abantaila komertzial guztiak eskaintzen ditu online supermerkatuan, erosketa esperientzia uniforme bat bermatzen du kanalen artean, eta online erosketa doan eta berehala jasotzeko aukera ematen du.
“Zortzi urtez jarraian sari hau eskuratzea ez da kasualitatea izan: lana ondo egin izanaren adierazle da, eta agerian uzten du gure erabaki guztietan arreta nagusia kontsumitzailearengan jartzen dugula. Sari honek aitortza bat egiten dio urteetan egin dugun ibilbideari, eta gizarteari erakusten dio konfiantzazko eta kalitatezko marka bat garela”, esan du Mari Mar Escrigek EROSKIko online negozioaren zuzendariak.
Supermerkaturik onena hurbileko supermerkatuetan eta frankizia arloan
EROSKI saria eman diote era berean Produktu Freskoen eta Hipermerkatuen Urteko Merkataritzarik Onena kategorian. “Sariok aitortza bat egiten diete Zurekin eredu komertzialaren ardatz nagusiei. Eredu horren ezaugarriak dira tokiko eta sasoiko produktu freskoen aldeko apustua, elikadura osasungarri eta jasangarriaren sustapena, arreta pertsonalizatua, eguneroko erosketetan aurrezteko modu berriak eta jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko berrikuntza teknologikoak“, azpimarratu du Andoni Martinez Melgosak, EROSKIren Freskoen Arloko zuzendari komertzialak.
EROSKIk sariak jaso ditu, era berean, Hurbileko Supermerkatuen eta Supermerkatu Frankizien kategorietan. Horrek berretsi egiten du kontsumitzaileek oso-osorik estimatzen dutela guztitarako kanalekin egiten dugun proposamena, beren beharrei erantzuna aurkitzen baitiete gure formatu eta kanal guztietan. Izan ere, EROSKIn, egunero berritzen dugu, bezeroarekin dugun harremana hobetzen joateko eta proposamen erakargarri eta pertsonalizatu bat egiteko”, esan du Eva Ugarte marketin zuzendariak.
EROSKI frankizietan ere eredu komertzial hori ezartzen dute, EROSKIren denda propioen ezaugarri, aurrerapen eta abantaila guztiak mantentzen baititu. EROSKI frankizian ere eredu komertzial hori ezartzen dute, zeinak EROSKIren denda propioen ezaugarri, aurrerapen eta abantaila guztiak baitakartza. Formatu komertzial bat baino gehiago ditu; nabarmentzekoak, batetik, EROSKI City, 250-400 metro koadroko hurbileko supermerkatuetarako —elikagaien arloko sorta zabala, freskoak zerbitzu librean eta arreta pertsonala eskaintzen dituena—, eta, bestetik, 150 metro koadroko formatu ultra hurbila eta komenentziakoa —erosketa eroso, laster eta oso bat egitea posible egiten duena eta ia edozein kokapenetara egokitzeko gaitasuna duena (hiriak, gasolindegiak, unibertsitateak, zona turistikoak eta hondartzak)—.
Compartir en: