PERTE Ekonomia Soziala
- Nacional

2024 – 2025
MONSOS proiektua
MONSOS proiektua, MONDRAGONeko enpresen Eraldaketa Jasangarriko Estrategiak bultzatzeari buruzkoa, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloetan mundu jasangarriagoa eraikitzeko MONDRAGONek eta haren barruko kooperatibek egin duten ekarpena da.
Lehen mailako erronka globalei, hala nola klima-aldaketari edo berdintasunik ezaari, sendo ekiteko MONDRAGONek eta bertako kooperatibek egindako apustuaren eta konpromiso irmoaren erakusle da MONSOS proiektu. Izan ere, aipatutako erronka horiek berehala jardutea eskatzen dute, gure etorkizuna eta hurrengo belaunaldiena arriskuan ez jartzeko.
2024ko otsailetik 2025eko ekainera bitartean jarduerak garatzeko laguntzak eskuratu dituzte 10 kooperatibak (Embega, Eroski, Mundukide, Ausolan, Ategi, MIK, Oiarso-Bexen Medical, Mondragon S. Coop., Fagor Automation eta Mondragon Componentes Medical, Mondragon S. Coop., Fagor Automation eta Mondragon Componentes). Asmoa, batez ere, ingurumen-, gizarte- eta genero-egoerari buruzko diagnostikoak eta balantzeak egitea da, bai eta ingurumen-, gizarte- eta genero-baldintzak hobetzeko metodologiak eta irtenbideak lantzea ere.
Proiektuaren guztizko inbertsioa 4.429.203,63 eurokoa da, eta, horietatik, 1.492.249,94 euroko finantzaketa du Ehun Ekonomiko, Inklusibo eta Iraunkorra Sortzeko Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralak.
2023
Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren deialdiaren bidez, sare ekonomiko, inklusibo eta jasangarri bat sortzeko Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (PERTE) esparruan, MONDRAGON SOSTENIBLE proiektua korporazioak eta bere kooperatibek erronka horiei egiten dieten ekarpena da, ekonomia, gizarte eta ingurumen aldetik jasangarriagoa izango den mundu bat eraikitzeko.
9 kooperatibak (Embega, Eroski, Mundukide, Ausolan, Ecenarro, Ategi, MIK, Osatu, Mondragon S. Coop.) eskuratu dituzte laguntzak 2023ko otsailetik 2024ko otsailera bitartean jarduerak egiteko, bi zentzutan:
- Ingurumenaren, gizartearen eta generoaren egoerari buruzko diagnostikoak eta balantzeak egiteko.
- Ingurumen-, gizarte- eta genero-baldintzak hobetzeko metodologiak eta irtenbideak garatzeko.
Proiektuaren inbertsioa, guztira, 3.290.648 €-koa da, eta PERTE MONDRAGON Sostenible-k 968.058,97 €-ko finantzaketa dauka.
Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren deialdiaren bidez, sare ekonomiko, inklusibo eta jasangarri bat sortzeko Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (PERTE) esparruan, MONDRAGON DIGITAL proiektuak kooperatiben eraldaketa digitala eta modernizazioa sustatu nahi du.
Teknologia eta prestakuntzako elkarren arteko lankidetza mankomunatuen bidez, jarduerak egiten ari dira gai hauetan: AA sortzailea, datuen plataformak eta Big Data Industriala, biki digitala, zibersegurtasuna, bezero digitala, intralogistika, prozesuen robotizazio automatikoa, enpresa-soluzioak (ERP, MES, CRM, etab.).
2023ko otsailetik 2024ko urrira bitarteko jarduerak jasotzen dituen PERTE 1en, 11 kooperatiba hauek biltzen dituen elkarte bat dugu: Krean, Sareteknika, Auzo-lagun, MccGraphics, Urola, Ecenarro, Abantail, Loramendi, Osatu-Bexen, M.LinguaAlecop eta Eroski. Elkarte horren aurrekontua 9 milioi eurokoa da ia, eta Perteak 938.190 €-ko laguntza ematen du.
2024ko otsailean hasi eta 2025eko ekainean amaituko den PERTE 2n, 4 elkarte ditugu, 16,5 milioiko aurrekontu osoarekin eta Pertearen 4,3 milioi euroko laguntza zenbatetsiarekin.
