FUSILLI elikagaiei eta baliabide naturalei buruzko proiektu bat da, Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua. Lau urtean zehar, FUSILLIk hiriei laguntza emango die era errazagoan egin dezaten elikadura-sistema jasangarriagoetarako trantsizioa. Helburu horretarako, FUSILLI proiektuak 13 herrialdetako 34 kideren esperientzia konbinatzen du; haien artean hiriak, unibertsitateak, ETEak, GKEak eta industriak.

FUSILLIren asmo nagusia da elikagai-politika integratuak eta sistemikoak garatzeko eta ezartzeko oztopoak gainditzea, haien bidez hiriguneetan, aldirietan eta hurbileko landa-eremuetan elikadura-sistema jasangarrietarako trantsizioa bultzatzeko. Helburu hori lortzeko, FUSILLI 12 hiri sartu ditu ezagutzak ikasteko eta trukatzeko sare batean, elikadura-sistemaren eraldaketak sortzen dituen erronkei aurre egiteko

Hiri bakoitzak berrikuntza-ekosistema ireki bat garatuko du, ekintza berritzaileak elikadura-katearen etapa guztietan ezartzeko helburuarekin: ekoizpena eta prozesamendua, banaketa eta logistika, kontsumoa, elikagaiak alferrik galtzea eta gobernantza.

Jarraitu proiektuaren komunikabide sozialen kanalei: Twitter eta LinkedIn