BOTTLE4FLEX, ontzietarako rPET eredu zirkular berria
- Nacional
- Envase
Bottle4Flex proiektuaren helburua da, batetik, PETen eta rPETen birziklatze kimikoko prozesu berri jasangarriak eta eraginkorrak garatzea, eta, bestetik, rPET malguko konposatu berriak garatzea, % 100 birziklagarriak diren prestazio handiko ontzietan aplikatzeko. Era horretan, helburua da PETezko ontzi malguak birziklatzearen arazoa konpontzea. BOTTLE4FLEX proiektuaren burua COVINIL enpresa da —ontzi-birziklatzailea—; horrez gain, EROSKIk eta AIMPLAS zentro teknologikoak hartzen dute parte.
Proiektuaren garapenak aurrerapen teknologikoa ekarriko du arlo hauetan:
1. Sektorerako alternatiba gisa aurkezten diren rPETak birziklatzeko prozesu berriak garatzea, rPETezko material birziklatuaren eskaerari erantzuten laguntzeko.
2. Birpolimerizazio- eta compounding-prozesu berrien bidez rPETaren propietateak hobetzea, prestazio handiko material bakarreko ontzi malgu % 100 birziklagarriko aplikazioetan erabili ahal izateko.
BOTTLE4FLEX hiru jardueraren inguruan egituratzen da. Jarduera horiek hiru urtez garatuko dira, era koordinatuan, 2022ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean.
Lortuko den emaitza nagusia PETa birziklatzeko prozesu berri bat garatzea da. Prozesu horrek, epe laburrean, rPETaren ekoizpen-ahalmen eskasaren arazoa konpontzen lagundu dezake (gaur egun 35 KTm-koa da, eta egungo beharra 54 KTm-koa). Ontziaren sektorerako emaitza onak espero dira. Izan ere, gaur egun ez dago material bakarreko film bidezko soluziorik; horrelakoak dira skinpack ontzi-filmak, hutsean ontziratzeko filmak, PetFood ontziak eta beste. Sektore kosmetikoan ere aplika liteke. Europak 7.200 milioi euro inbertituko ditu 2030erako birziklapen kimikoan.