EROSKI-K frankizia erako beste supermerkatu bat ireki du Astigarragan
Frankizia erako denda berriak elikagai zerbitzu osoa emango die kontsumitzaileei fabrikatzaileen markekin, kalitatezko marka propio batekin eta freskoetan duen lidergoarekin
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 294 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean, eta dagoeneko frankizia erako 600 supermerkatutik gora ditu
EROSKIk Frankiziatzaile Onenaren Saria jaso du aurten, elikaduraren kategorian, Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak emanik
EROSKIk frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Kontxa Etxeberria plazako 7.ean, Astigarragan (Gipuzkoa). EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta, bezeroarenganako arreta pertsonalagoa eman ez ezik, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du; horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu, eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan. Saltokiak zazpi langile izango ditu.
Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta ia 300 metro koadro ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala edukiko du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Saltokiak, era berean, ogi eta opil egin berriak izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.
Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 403.800 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako bezero-bazkideak, eta EROSKI Cluben abantailak ikusten ari dira dagoeneko Gipuzkoan.
67 frankizia inauguratu ditu 2022an
EROSKIk 67 frankizia inauguratu ditu 2022an. Guztira, 12 milioi euro inbertitu ditu, eta 397 lanpostu sorrarazi. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatuz, bultzada indartsua hartu du EROSKIren Zurekin eredu komertzialak, belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituenak.
EROSKIren frankizia sareak 45 urte bete ditu, eta aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 294 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean, eta jada frankizia erako 600 supermerkatutik gora ditu. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante. 2023ko ekitaldian, EROSKIren asmoa da 65 frankizia inauguratzea.
Saria Espainian elikadura arloan dagoen frankiziatzaile onenari
EROSKIk Frankiziatzaile Onenaren Saria jaso du aurten, elikaduraren kategorian, Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak emanik. Sari horrek balioan jartzen du frankizia hartzaileek jasotzen duten babesa eta aholkularitza. EROSKIk frankiziei ematen dien balio bereizle horiek sarearen bidez eta marketin plan sendo batez lortu ditu, baita, azken buruan, frankizia sarearen kudeaketa bikainari esker ere.
Nazioartean ospea duten sari hauen helburua da negozio modalitate honetan jarduten diren aktore nagusiak balioan jartzea eta haien lana aitortzea.
Lankidetza hitzarmenak
Kooperatibak eusten die Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE) dituen lankidetza hitzarmenei, enpresari gazteen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko, eta akordio bat du ATArekin, hau da, Enpresarien eta Langile Autonomoen Elkarteen Espainiako Federazioarekin. Hitzarmen horiekin, ekintzailea indartzeko konpromisoa hartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.
Compartir en: