Berrikuntza
Zurekin eraikitzen dugu etorkizuna
Eroskik Berrikuntza Irekiaren aldeko apustua egin du, irtenbiderik onenak eskaintzeko motor gisa. Hori dela eta, sare ekintzailearekin lankidetzan aritzeko modu berriei ekitea pentsatu dugu.
Horrela sortu da Eroski Venture Program, ekintzailetza korporatiboa abian jartzeko modu berritzailea, irtenbide berritzaileak probatu eta balioztatuz eta negozio-eredu berriak sortzeko metodologia disruptiboak aplikatuz. Horretarako, Eroskik planteatu dituen erronkei erantzuteko irtenbideak lantzen ari diren startupak eta proiektuak bilatzen ditugu.
Eman iezaguzu zure proiektuaren berriBerrikuntza
Zurekin eraikitzen dugu etorkizuna
Eroskik Berrikuntza Irekiaren aldeko apustua egin du, irtenbiderik onenak eskaintzeko motor gisa. Hori dela eta, sare ekintzailearekin lankidetzan aritzeko modu berriei ekitea pentsatu dugu.
Horrela sortu da Eroski Venture Program, ekintzailetza korporatiboa abian jartzeko modu berritzailea, irtenbide berritzaileak probatu eta balioztatuz eta negozio-eredu berriak sortzeko metodologia disruptiboak aplikatuz.
Horretarako, Eroskik planteatu dituen erronkei erantzuteko irtenbideak lantzen ari diren startupak eta proiektuak bilatzen ditugu.
EROSKI Venture Program 2024
Ekainak 25, asteartea
10:00 – 12:00
Nola lagunduko dizugu hazten?
Programak aukera ematen du Eroskiren lantaldearekin batera irtenbideak probatu eta balioztatzeko. Eroskik izaera kooperatiboa du, eta erreferentea da txikizkako banaketa-talde nagusien artean eta kontsumo handiko ondasun eta zerbitzuetan.
Metodologiari eta emaitzei begirako ikuspegiari esker, programak aukera ematen du negozio-eredu berriak sortzen lan egiteko. Era berean, Eroski Venture Programek zure kontaktu-sarea areagotzen lagunduko dizu gure networkaren bidez, eta laguntza emango dizu prozesu horretan, etengabeko aholkularitzaren bidez eta zure helburuetarako pertsonalizaturik egongo de roadmap baten bidez.
Azkenik, programak Demo Day bat eskaintzen du, non startupek beren irtenbideak aurkeztu ahal izango dituzten eta sektoreko inbertitzaile, erakunde eta enpresa erreferenteen feedbacka jaso.
-
Laguntza
Helburu komunak finkatu, eta neurrira egindako lan-plan bat zabalduko dugu.
-
Negozio-eredua lantzea
Elkarrekin lan egingo dugu negozio-eredu berria balioztatzeko garaian.
-
Network
Lagundu egingo dizugu zure ikusgarritasuna handitzen gure sareari esker.
-
Demo Day
Demo Day-rako prestatuko zaitugu, corporate eta inbertitzaileen aurrean.
-
Baliabideen poltsa
Startup irabazleei laguntza ekonomikoa ematen diegu proiektua garatzeko..
-
B Accelerator Tower
Kokapen fisikoa dugu BATen, eta laguntza jasotzen dugu azelerazio-modulu baten bidez.
Zein dira gure erronkak?
Gaiak
Eroski Venture Program-en, Eroskik proposatutako gaiekin bat datozen startupek gidaturiko proiektuen bila gabiltza. Honako gai hauek landu nahi ditugu…
Eroski Venture Program-en, Eroskik proposatutako gaiekin bat datozen startupek gidaturiko proiektuen bila gabiltza. Honako gai hauek landu nahi ditugu: Nekazaritza Erregeneratiboa, Aktibo Higiezinen Balorizazioa eta Kudeaketa. Startupekin egingo diren elkarrizketetan emango da informazio gehiago erronkei buruz.
Interes-eremuak
Gainera, gure interes eremuekin lerrokatutako negozio ideia propioa baduzu, bidal dezakezu eskaria, eta Eroski Venture Program-en parte izan:
- Teknologia berriak (Fintech, Energytech, logystics tech eta proptech)
- Aktibo digital askotarikoak sorraraziko dituzten ideia berriak
- Food service-rekin zerikusia duten proiektuak
LetsCook, EROSKI Venture Program 2023ren lehen edizioko irabazleak
EROSKIk eta LetsCook startupak bat egin zuten Venture Programen lehen edizioan. Elkarrekin, anbizio handiko plan bat egin genuen, aukera bateratuak zehaztea, balio-proposamen berriak kontzeptualizatzea eta horiek baliozkotzea barne hartuz. LetsCook, menu gastronomikoak harpidetzeko plataforma berritzailearekin, erabiltzaileentzako errezeta- eta osagai-sorta zabala eskaintzeagatik nabarmendu zen. Haren helburuak, EROSKIren balioekin guztiz bat eginda, erabiltzaileei denbora aurreztearen, elikadura osasungarria eta askotarikoa sustatzearen eta elikagaiak alferrik ez galtzearen ildokoak ziren.
“Working with EROSKI provided many learning opportunities, one of the most important of which was seeing the potential of our startup business model in a large consumer context”.
Gustav Johansson
Co-founder of LetsCook
Galdera arruntak
Zer-nolako proiektuek/startupek parte har dezakete
Proposatu ditugun erronka eta gaiekin bat datozen proiektuak edo startupak bilatzen ditugu Eroski Venture Program-en, proiektuaren egoera edozein dela…
Proposatu ditugun erronka eta gaiekin bat datozen proiektuak edo startupak bilatzen ditugu Eroski Venture Program-en, proiektuaren egoera edozein dela ere.
Zenbatekoa da programaren iraupena?
Programaren iraupena 3 hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera. Irailaren 4an hasiko da, eta abenduko DEMO DAY-arekin bukatuko da.
Programaren iraupena 3 hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera. Irailaren 4an hasiko da, eta abenduko DEMO DAY-arekin bukatuko da.
Zer behar dut programan sartzeko?
Programan sartzeko, eskabide inprimakia bete behar da eta proiektuaren Business Model Canva delakoa atxiki.
Programan sartzeko, eskabide inprimakia bete behar da eta proiektuaren Business Model Canva delakoa atxiki.
Programak izango al du kosturen bat startuparentzat
Programak ez du kosturik izango startuparentzat.
Programak ez du kosturik izango startuparentzat.
Programa presentziala izango al da?
Programa ez da presentziala, baina programaren barnean egingo diren ekintza batzuk presentzialak izango dira.
Programa ez da presentziala, baina programaren barnean egingo diren ekintza batzuk presentzialak izango dira.
Baduzu beste galderarik?
Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, openinnovation@eroski.es helbidera idatziz.
Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, openinnovation@eroski.es helbidera idatziz.