Hirugarren urtez jarraian, Mirror txosteneko sailkapenean dugun postua hobetu dugu. Sailkapen horrek fabrikatzaile nagusien iritzia biltzen du retailer-en inguruan.

Egiteko moduari dagokionez, honako alderdi hauek balioesten dituzte gehienbat: gure lankidetza planak, estrategian ematen dugun babesa, kategoriaz kategoriako kudeaketa, berrikuntzaren alde hartzen dugun proaktibitatea eta elkarlana eta gure erantzukizun sozial korporatiboa. Txertatu beharreko hobekuntzak direla eta, bizkortu beharrean gara lidergo digitala eta merkataritza elektronikoa, bai eta sustapenen errentagarritasuna ere.

“EROSKIri gehienbat balioesten dizkiote gure lankidetza, kategoriaz kategoriako kudeaketa, berrikuntzari ematen diogun bultzada eta gure erantzukizun soziala”.

Txostenean ikusten denez, eskualdeko supermerkatuaren ereduak jarraitzen du buru izaten eboluzioaren ranking-ean. Aldiz, beherakada bortitza izan da bezero discounter-ak edo sorta laburrak dituzten hornitzaileen gogobetetasunean.