Gure politika komertziala dela eta, askotariko ekoizpen ehuna duen nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzen dihardugu, giltzarrizkoa baita haren iraupenerako eta enpleguaren, ekonomiaren, kulturaren eta paisaiaren alde egiteko. Kooperatiba ziur dago horretaz, eta horregatik konprometitzen da aniztasun horren alde, nola eta lankidetza eremuak sortuz eta tokiko hornitzaile kopuru handi batekin lan eginez.

“Foro irekiak dira, konturatzeko tokiko produktu bakoitzaren atzean tradiziozko historia bat dagoela, ezohiko lehengaiak erabiltzen dituena eta leku eta egikera bereziak dituena”.

Hori dela eta, 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, gure hornitzaile zareten horiekin eta erakundeekin lankidetzan jardunda, feria gastronomikoak antolatzen ari gara tokiko produktuak kontsumitzaileen eskura jartzeko, balioa emateko eta kontsumoa sustatzeko. Foro irekiak dira, konturatzeko tokiko produktu bakoitzaren atzean tradiziozko historia bat dagoela, ezohiko lehengaiak erabiltzen dituena eta leku eta egikera bereziak dituena. Jardunaldi horietan, tokiko produktuak erakusten dira, dastatzera ematen dira, tailer gastronomikoak egiten dira, baita elikadura osasungarriaren gaineko haurrentzako tailerrak ere, eta, are, batzuetan, sukaldari profesionalek emandako eskolak izaten dira. Horrez gain, zozketak eta lehiaketak egiten ditugu. Espazio horietan, gizarte harremanak, harreman komertzialak eta kulturalak bultzatu nahi ditugu. Proposamen horrekin, bertaratzen den jendea informatu eta formatu nahi dugu eta gozarazi egin nahi diogu.

“EROSKIn, beti jakin izan dugu nolako eragina duten tokiko produktuek eta zerbitzuek gure ingurunearen iraunkortasunean, eta nolako zeregin garrantzitsua duzuen zuek, tokiko ekoizleek, aurrerapen ekonomikoan eta sozialean”.

Ekainean, EAEko produktuen feria gastronomiko bat egin genuen Bilbon, eta 2.000 lagunetik gora elkartu zen. Zaragozan, berriz, gure tokiko produktuen zortzigarren feria antolatu genuen, eta beste behin banatu genuen Aragoiko EROSKI Zurekin produkturik berritzaileenaren saria eta aitorpenaren eta ibilbidearen saria, zeinak aurten “Apadrina un olivo” proiektuak eta Goi Aragoiko Baratzezainen elkarteak irabazi baitute, hurrenez hurren. Eta, astebete ez dela, Iruñean izan gara, milaka kontsumitzaileri Nafarroako produktuak hurbilarazten, ekoizleak protagonista direla.

EROSKIn, beti jakin izan dugu nolako eragina duten tokiko produktuek eta zerbitzuek gure ingurunearen iraunkortasunean, eta nolako zeregin garrantzitsua duzuen zuek, tokiko ekoizleek, aurrerapen ekonomikoan eta sozialean, orobat gure historiaren beraren garapenean.