Urte osoan ari gara ekitaldiak antolatzen 50. urteurrena ospatzeko. Bestela ezin zenez, EROSKIren funtsezko zati zaretenekin ospatu nahi izan dugu; izan ere, ezinbesteko pieza zarete proiektu honetan, gure jardueraren konplize.

Horregatik, afari bat antolatu genuen urriaren 22an Euskalduna Jauregian Bilbon, eta bertan 400 lagun egon ginen gure historia osatu duten mugarri nagusiak gogoratzen. Historia horretan, erronka eta desafio ugari izan ditugu gizarteko aldaketetara egokitzeko, eta bertan, lankidetza pixkanaka handituz joan da, elkarrenganako konfiantzari eta emaitzei esker; horren ondorioz, mendekotasun bertutetsu bat sortu da. Landidetza izan da EROSKIren balio ukaezin bat, eta ikuspegi horrekin heldu izan diegu beti gure harremanei; horrek balioa sorrarazi du modu iraunkorran, eta funtsezko palanka bihurtu da gure jardunean.

“EROSKIren funtsezko zati zaretenekin ospatu nahi izan ditugu 50 urteak; izan ere, proiektu honen parte zarete, eta gure jardueraren konplize”.

Lankidetza horren gakoak gardentasuna eta konfiantza dira. Informazioa leialtasunez partekatu dugu, eta estrategiak bateratu ditugu, helburu eta xede komunak jarriz.

Gure historia elkarrekin eratzen jarraitzea nahi dugu. Etorkizunak aurrean erronka gehiago jarriko dizkigu, eta gaitasun berriak geureganatu beharko ditugu. Eragin izugarria duten erronkak ditugu aurrean, eta anbizioz eta elkarturik heldu behar diegu, elkarrekin eta bakoitzak bere aldetik ditugun gaitasunetatik onenak hartuta, gero eta gehiago eskatzen duen gizarte bateko norbanakoaren emozioekin bat egiteko.

“Landidetza izan da EROSKIren balio ukaezin bat, eta ikuspegi horrekin heldu izan diegu beti gure harremanei; horrek balioa sorrarazi du modu iraunkorran, eta funtsezko palanka bihurtu da gure jardunean”.

Hortaz, gero eta larriagoak diren gaietan gero eta elkar ulertze eta konpromiso handiagoa izango dugun etorkizun baterantz goaz. Oraindik bide luzea dugu egiteko, eta, sektore gisa, irmo eta aitzakiarik gabe egin behar diogu aurre.

Eskerrik asko gure urtebetetzera etortzeagatik, baina batez ere, hornitzaile gisa 50 urte honetan eman diguzuen babesagatik eta lankidetzagatik eta etorkizunean seguru emango diguzuenagatik.