Basque Food Clusterren eskutik, hornitzaileei lagun egiteko dugun programa indartu dugu FOODESG proiektuarekin

Beste pauso bat eman dugu iraunkortasunarekin dugun konpromisoan eta tokiko gure hornitzaileei ematen diegun bultzadan, nola eta FOODESG proiektua aterata, Basque Food Clusterren eskutik. Ekimen hori “Hornitzaileei Lagun Egiteko Programaren” barruan dago, eta horren helburua da sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntzea iraunkortasunaren arloan etorkizunean egongo diren lege eskakizunetara egokitzen.
Lagun egiteko dugun programak tokiko hornitzaileak gidatuko ditu iraunkortasunarekin ikustekoa duten zenbait prozedura jar ditzaten. Horietako ehuneko handi bat enpresa txiki eta ertainak dira, oraindik ez daudenak prest etorriko diren erregulazioak betetzeko. Informazioa eta formazioa zein arlotan eskain dezakegun identifikatzeko, galdetegi bat banatuko da giltzarri diren zenbait gairi heltzen diena, hala nola elikadura, nutrizio kalitatea, kalitate komertziala, ingurumen arloko kalitatea, kalitate soziala eta gobernantza. Erantzunetatik abiatuta, hornitzaile bakoitzak txosten pertsonalizatu bat jasoko du bere balorazioarekin, sektorekako konparazioak, hobekuntza eremuak eta ekarpenak.
“Proiektu horrekin, asmoa da estrategia eta praktika efektiboak ezartzea elikadura katean hobekuntzak lortzeko ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren aldetik”.
Programaren hurrengo fasea prestakuntzarena da, eta puntu horretan sortu zen FOODESG proiektua. Ekimen berri horren bitartez, estrategia eta praktika efektiboak ezartzea bilatzen dugu elikadura katean hobekuntzak lortzeko ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren aldetik. Horretarako, enpresa txiki eta ertainei lagun egiteko plan bat ezarriko dugu beren estrategiarako autodiagnostikoan, prestakuntzan eta errepide orrien garapenean oinarrituta, zeinak modua emango baitie ekintza eta proiektu jakinak aktibatzeko.
Jarraitzen dugu elkarrekin aurrera egiten iraunkortasunean eta etengabeko hobekuntzan.