Gaur egun, badaude untxia eta haragi xehatua ontziratzeko erretilutxoak eta film birziklagarriak. Hala ere, ontziratze hori % 100 birziklagarria izan dadin, beharrezkoa da zigilatzeko material bat lortzea, plastikozko ontzien egungo propietateak galdu gabe haragiaren kontserbazio-denborak eta propietateak areagotuko dituena. Horregatik, proiektu honen bidez ontziratze-sistema jasangarriagoa lortu nahi da, % 100 birziklagarriak eta birziklatuak diren materialetan oinarritua, erretiluaren eta estalkiaren arteko zigilatze integratua ahalbidetzen duena untxi eta haragi xehatuko produktuetarako.

SECURE PACK proiektuaren helburu orokorra da ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den ontziratze-sistema bat garatzea, % 100 birziklagarriak eta birziklatuak diren ontziratze-materialetan oinarrituta, erretiluaren eta estalkiaren arteko zigilatze integratua ahalbidetzen duena harategi-produktuetarako (untxia eta haragi xehatua). 

Proiektuan parte hartzen duten 3 erakundeak (EROSKI, GAIKER FUNDAZIOA eta GESTIÓN CUNÍCOLA NORTE SA) balio-katearen kate-maila desberdinetakoak dira (ikerketa, ekoizpena eta banaketa). Horrek ziurtatzen du berrikuntza —teknologikoa eta ez-teknologikoa— egiten duten nekazaritzako elikagaien enpresen kopurua handitzea, bai eta elikagaien balio-kateko eragileen arteko lankidetza sustatzea ere.