GESALAGAn eta EROSKIn formulak bilatzen ari dira mundu osoan gehien kontsumitzen diren aurrez prestatutako produktuak elikagai osasungarriagoak izan daitezen. Horretarako, oinarri hau landuko dute: aurrez prestatutako produktuen profil lipidikoa eta nutrizio-ezaugarriak hobetzea, produktu osasungarriagoak eta orekatuagoak eskaintzeko. Aurrez prestatutako produktuek osagaiak aldatzeko eta osatzeko aukera ematen dute. Horrek ahalbidetzen du produktuen eskaintza behar partikularren arabera dibertsifikatzea, eta, beraz, kontsumitzailearen eskaeretara egokitzea.

Haien asmoa da aurrez prestatutako produktuak birformulatzea, horretarako gantz saturatu gutxiko landare-olioen iturri berriak erabiliz. Hori lortzeko erabiliko dituzten prozesuek nutrizio-kalitateari dagozkion eskakizunak hobetu behar dituzte, eta produktuen propietate sanitarioak zein organoleptikoak kontserbatu. Horrela, azken produktuek gantz saturatu gutxiago izango dituzte eta aberatsak izango dira Omega-3 funtsezko gantz-azidoetan eta E bitaminan. Gainera, aurrez prestatutako produktuen profil lipidikoa hobetzeko erabiliko diren landare-olioek gaur egun erabiltzen direnek baino kokapen geografiko eta eskuragarritasun hobea izango dute.

Birformulazioan oinarritutako estrategiarekin, aurrez prestatutako produktuen nutrizio-kalitatea handituko da, baina ezaugarri organoleptikoei eragin gabe. Aldi berean, estrategia horri esker, aurrez prestatutako produktuen kontsumo-maiztasuna handitun daiteke, profil lipidikoa hobetua baitute.

Azterlan honen helburua da aurrez prestatutako hainbat produkturen profil lipidikoa eta nutrizio-balioa hobetzea. Horretarako, landare-olioen emultsio bat erabili nahi da aurrez prestatutako produktuetan, eta haren osaera, parametro fisiko-kimikoak, mikrobiologikoak eta funtzionalak ebaluatu, bai eta, azkenik, gantz-azidoen profila eta ezaugarri sentsorialak ere.

Eroski