EROSKIK bat egin du elikakateko eta euskal industria teknologikoko beste 13 enpresa eta erakunderekin, NOWaste proiektua bultzatzeko. Proiektu horren helburua da produktu fresko eta galkorren hornidura-katean sortutako hondakinak murrizteko eta balorizatzeko teknologia berriak ikertzea eta aplikatzea. Kooperatibak, ekimen horretan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren finantza-babesa jaso du HAZITEK 2022 programaren bidez.

Nekazaritzako elikagaien sektoreak, hondakinek eragindako berotegi-efektuko gasen isurketa globalen % 8 eragiten duenak, erronka handia du ingurumen-inpaktua murrizteko. NOWasteren markoan, EROSKIk bi ildo nagusi izango ditu elikagaien ekoizpen-prozesu jasangarriagoak garatzeko, Tecnalia Ikerketa Zentroarekin lankidetzan. 

NOWasteri esker —Espezializazio Adimenduneko Estrategian (RIS3 Euskadi) eta Industria Adimenduneko 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2030 Planean kokatua—, lurraldea funtsezko hornitzaile teknologikoa izango da nekazaritzako elikagaien sektorearen ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunerako, eta, gainera, lurraldearen lehiakortasuna eta esportazio-gaitasuna indartuko dira.